SARRERA

Berriak eta Ekintza interesgarri batzuk

 

Ondare natural eta kulturalaren politikak hobetzeko eskualdeen arteko elkarlanerako proiektua

 

URRIKO AZOKA NAGUSIA

SARRERA >>

Datorren zapatuan, urriak 13, URRIKO AZOKA NAGUSIA ospatuko da Markina-Xemeinen. Lea-Artibai eskualdeko nekazari, ekoizle eta abeltzainen erakusleiho bihurtuko den ekimen honetarako ekintzaz betetako egitaraua prestatu dabe antolatzaileek.

Goizeko 10etan irekiko den azoka honetan 89 saltoki (zelaigunean) eta 280 abelburu (udaletxe atzeko aparkaleku berrian) baino gehiago batuko dira.

Hemen duzue egun horretarako prestatutako egitaraua:

·         11ak aldera baserriko ogi eta Idiazabal gazta lehiaketa hasiko da.

·         11:30etan Leartibai Garapen Agentziak antolatuta OGIA EGITEN IKASTEKO DOAKO TAILERRA egingo da Uhagon kulturgunean. Ordu eta erdiko iraupena izango du eta ogia egiten ikasteaz gain, bakoitzak egiten duen ogia etxera eramateko aukera izango du (izena emateko turismo@leartibai.com helbidera idatzi edota 946169088 telefonora deitu) ONLINE

·         12etan behi baten atalak ezagutu eta ezberdintzen ikasteko aukera egongo da, horretarako harakin batek behi baten kanal erdi zatituko du eta atalak plantxan erreko dituzte pintxo modura saltzeko.

·         12:30etan ARTILEA LANTZEN erakusketa (tailerra) egingo da Uhagon Kulturgunean, Leartibai Garapen Agentziaren eskutik.

·         16:30etan Lea-Artibaiko Ganadu Lehiaketako sari banaketa egingo da.

·         Ostean, herri kirol emanaldia ospatuko da zelaigunean.

·         18:30etan Hika Teatroak Sagartu zuzeneko musika, antzerki eta dantza ikuskizuna eskeiniko du herri biblioteka aurreko plazan.

 

 

 

 

Atzera ?