SARRERA

 Berriak eta Ekintza interesgarri batzuk

  

 Ondare natural eta kulturalaren politikak hobetzeko eskualdeen arteko elkarlanerako proiektua 

                   

 
                                                                                                                    

 

 

TAILERRA: Customer Journey-a edo bezeroaren esperientzia diseinatu

SARRERA >>

Ekaiinaren 6an egingo den Kongresu batekin hasiko da Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek Euskal Merkataritzaren XXI topaketa, Bilboko Euskalduna Jauregian, “Eraldaketa digitala, giltzarria zure saltokiarentzat” lelopean. Kongresu horretan merkataritza sektoreko eraldaketa digitalaren arloko adituek hainbat hitzaldi eskainiko dituzte. Bi mahai-inguru egingo dira digitalizazio prozesuetan murgilduta dauden Euskadiko establezimenduen esperientziak aurkezteko, interesgarri izan daitezkeenak merkataritzako enpresarientzat eta erakunde desberdinetako merkataritzako teknikarientzat. Bestalde, prestakuntza praktikoko hainbat tailer antolatu dira, batez ere txikizkako saltokientzat.

Lea Artibain, Zehazki, Customer Journey-a edo bezeroaren esperientzia diseinatu izeneko tailerra egingo da ekimen honen barruan Lekeition, Lea Artibai Garapen Agentziaren laguntzarekin.

Helburua: Zure dendan emaitza hobeak lortzeko zure bezeroaren diseinatzen ikasi.

Egitaraua:

  • Zer den bezeroaren esperientzia eta zerk zehazten duen.
  • Zerk baldintzatzen duen bezeroaren esperientzia eta zelan eragiten duen zure dendaren irudiaren eraikuntzan.
  • Esperientzia-zirrara-portaera katea eta bere fidelizazioaren gaineko eragina.
  • Zure bezeroarekin enpatizatu eta esperientzia bidearen une gakoak zehaztu. Zure WOW-ak zehaztu.

Data: ekainaren 27an

Ordutegia: 14:30tik -16:30ra 

Tokia: Eusebio Erkiaga Kultur Etxea- Azkue Aretoa, Resureccion Maria Azkue 5, Lekeitio.  

Izen emateak: Telefonoz: 94.683.34.95/ 94.616.90.88

                         Mailez: merkataritza®leartibai.com/leartibai®leartibai.com 

Animatu eta parte hartu!!!!!!! Ez galdu aukeraaa

Atzera ?