SARRERA

 Berriak eta Ekintza interesgarri batzuk

 

 

Ondare natural eta kulturalaren politikak hobetzeko eskualdeen arteko elkarlanerako proiektua 

 

Hamen Bertokoa

Lea Artibai eskualdeko ekoizpena eta bertoko kontsumoa bultzatzeko proiektua 

 

 

 

 

- MERKATARITZA -Jarduerarik gabeko merkataritza lokalen berrerabilpena bultzatzeko plan

SARRERA >>

Lekeitioko Udalak, Leartibai Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritza Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailaren babesean, jarduerarik gabeko merkataritza lokalen berrerabilpena bultzatzeko plan bat garatu du.

"LEKITTON BIZI, HERRIAN EROSI, DANOK IRABAZI" kanpainaren lelopean landu du proiektua. Lekeitio Lea haraneko merkataritza gune erreferentea da. Hala ere, merkataritza jarduerak beheranzko joera izan du azken urteetan. Horren arrazoietako bat, kontsumo ohituren aldaketa da.

Gure herria bizirik mantendu eta hainbeste lanpostu sortzen dituen sektoreak martxan jarraitzea nahi badugu, beharrezkoa da herritarron artean kontzientzia piztea.

Ekintza, ekainaren 24tik 28ra (astelehenetik barikura) bideratuko da eta Lekeitioko zenbait lokal hutsei erabilera emango zaie. Batetik, gamarra enparantzan aurkitzen den espazioa; Kitto Merkatari Elkartearekin elkarlanean, "Pop up Store" bat egitea proposatu da. Horrela, bazkide guztien produktuak espazio edo erakusleiho berdinean egongo litzateke. Bestalde, San Kristobal enparantzan eskualdeko ekintzaileak eta Hamen Bertokoa elikadura estrategiako informazioa izango dugu. Horrez gain, alde zaharreko lehengo komertziotan argazki zaharrak jarri ditugu.

Ekintzak garatzeko, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailetik laguntza jaso dugu.

Atzera ?