Turismoa

  • Jardunbide Egokiak                                   

Turismoaren kalitatearen kudeaketa programa. Programa hau turismo sektoreari egokitutako eta Kalitatearen Euskal Fundazioak (Euskalit) eta Eusko Jaurlaritzak balioztatutako kalitate arau baten ezarpenean oinarritzen da. Lau urteko lan egitaraua gainditu eta gero, ziurtagiri bat ematen zaie.

Programa honen helburua bikoitza da: Turismo sektorea profesionalizatzea eta jomuga kontzientzia sortu.     

Urrian 2.zikloarekin hasiko gara.  

Proiektuaren aurkezpena Klik 
 
  • Irisgarritasun Turistikoa 

Proiektuaren helburua, Euskadin “Guztiontzako Kalitatezko Eskaintza Turistikoa” sortzea da.

Pertsona oro desberdinak gara eta ahalmen anitzak ditugu: batzuk ibiltzeko gurpil aulki baten laguntza behar dute, besteak motel ibiltzen dira – adin kontuak direla eta, haur kotxeak eramatea, lesioak, e.a.- , ikusmen urritasunak, e.a. 

Egitarau honen bidez, aniztasun funtzionala kontutan izanik, Irisgarritasun Turistikoaren Eredu bat sortu da, bertan, ahalmen bakoitzari guztiz egokitzeko establezimendu turistikoek bete beharreko irizpideak zehazten direlarik.
 
Modu honetan, Egitarauak,
  •  Eskaintza turistikoaren kalitatea, erosotasuna eta segurtasuna gehitzeko aukera eskaintzen du
  • Bezero guztiei zerbitzu hobea eskaintzeko prestatzen ditu zerbitzu eta inguruneak
  •  Merkatuko segmentu berri bati ateak irekitzen dizkio – irisgarritasun behar zehatzak dituztenei (ezintasunak, adineko pertsonak, e.a.)-.

Eneko Albizuri egindako elkarrizketa

Jardunaldi presentzialeko argazkiak

BEHATOKIA

Behatokia garapen eta berrikuntza ekonomikorako tresna aktiboa da. Enpresen dibertsifikazioan eta enpresa berritzaileen sorreran eragitea du helburu, eraldaketarako bidelagun izanik.

 

Behatokiaren egitekoak
Sektore azterketak eta merkatu analisiak egitea negozio aukera berriak identifikatzeko
• Negozio aukeren balorazioa
• Sare industrialarekin harreman estua mantentzea enpresen beharrizanak ezagutuz, identifikatutako ideien garapena elkarlanean lantzeko
• Enpresen arteko sinergiak identifikatu negozio aukera berrien garapena sustatzeko
 

Garapen Agentziaren behatze eremua
Turismoa


Beraz, turismo arloan zerbait behatzea/aztertzea nahiko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan.

HAIZEBARRI (Lea Artibai Eskualdeko Turismo Boletina)

Azken Alea:

 

2009ko Urteko Boletina:

                  

SUSTAPEN EUSKARRIAK:

 

HELBIDE INTERESGARRIAK:

www.learjai.com (Lea Artibaiko turismo informazioa)

www.euskadi.net (Turismo saila; dirulaguntzak, estatitistikak, legeria, agenda...)

www.turismoa.euskadi.net

www.bizkaia.net

www.camarabilbao.com (Turismo link; berriak, jardunaldiak, legedia...)

www.world-tourism.org (Konferentsiak, informeak...)

www.guiaruralgps.com