Turismoa

LEHIAKORTASUN PROGRAMAK:

  • IKTen  (Informazio eta Komunikazio Teknologia) erabileran jardunbide egokien programa: (BERRIA)

    Enpresaren heldutasun digitala identifikatu eta bakoitzari IKTen erabilera optimizatzen laguntzeko hobekuntza plan indibidualizatu bat egiten da. Plan horrek etengabeko optimizaziorako sistema bat eskaintzen du, mikroenpresa bakoitzari ahalik eta heldutasun digital handiena lortzen laguntzen diona.

    Egutegia. Klik

Partehartzaileak: Akuiola Nekazalturismoa, Ibaigane jatetxea, Ikestei nekazalturismo-jatetxea, Lekeitioko turismo bulegoa, Metrokua Hotela, Ondarroako turismo bulegoa, Oxangoiti Hotela, Satzu Landetxea, Villaitsaso Hotela,  Zelaigane Pentsioa eta  Zubieta Hotela.      

  • SICTED (Sistema Integral de Calidad Turística en Destino): Turismo kalitatearen kudeaketa programa bat da. Lau urteko lan egitaraua da eta urtero ebaluazioa gainditu ondoren kalitatean lan egiten dela ziurtatzen duen ziurtagiri bat lortzen da. Programaren helburua bikoitza da: Turismo sektorea profesionalitzatu eta jomuga kontzientzia sortzea.   

    Gure eskualdean bi talde daude:

    -1. Taldea: 3. zikloan. Egutegia. Klik

    -2. Taldea: 2. zikloan. Egutegia. Klik

  • Irisgarritasun Turistikoa: Proiektuaren helburua, Euskadin "Guztiontzako Kalitatezko Eskaintza Turistikoa" sortzea da. Pertsona oro desberdinak gara eta ahalmen anitzak ditugu: batzuk ibiltzeko gurpil aulki baten laguntza behar dute, besteak motel ibiltzen dira, adimen urritasunak... Egitarau hone bidez, ahalmen bakoitzari guztiz egokitzeko establezimendu turistikoek bete beharreko irizpideak zehazten dira. Modu honetan, egitarauak,

    -Eskaintza turistikoaren kalitatea, erosotasuna eta segurtasuna gehitzeko aukera eskaintzen du

    -Bezero guztiei zerbitzu hobea eskaintzeko prestatzen ditu zerbitzu eta inguruneak

    -Merkatuko segmentu berri bati ateak irekitzen dizkio irisgarritasun behar zehatzak dituztenei (ezintasunak, adimeneko pretsonak,e.a)

    -Hobekuntzak egiteko dirulaguntza eskatzeko aukera 

  •  Anfitriones proiektua: turismo sektoreko profesionalei prestakuntza eskaintzea da. Prestakuntza Plan honen helburua eskualdera etortzen diren bezeroek somatzen duten kalitatea eta enpresa eta jomuga turistikoaren lehiakortasun maila hobetzea da. Aurtengo ikastaroak:

     -Ekainak 14: Zure jomugako Toki eta Zerbitzuak gomenda itzazu. (1.partea)

     -Azaroak 15: Zure jomugako Toki eta Zerbitzuak gomenda itzazu (2. partea)

     

TURISMO BEHATOKIA:  garapen eta berrikuntza ekonomikorako tresna aktiboa da. Enpresen dibertsifikazioan eta enpresa berritzaileen sorreran eragitea du helburu, eraldaketarako bidelagun izanik.        

Behatokiaren egitekoak:

        -Sektore azterketak eta merkatu analisiak egitea negozio aukera berriak identifikatzeko

          -Negozio aukeren balorazioa

         -Sare industrialarekin harreman estua mantentzea enpresen beharrizanak ezagutu, identifikatutako ideien      garapena elkarlanean lantzeko

         -Enpresen arteko sinergiak identifikatu negozio aukera berrien garapena sustatzeko


SUSTAPENA:

  • HAIZEBARRI (Lea Artibai Eskualdeko Turismo Boletina)

Azken Alea:


 

2011 Urteko Boletina:


    

  • Sustapen Euskarriak

Ondarroako eta Lekeitioko Turismo bulegoetan aurki ditzakezuz.

 

  • Lea-Artibaiko Turismo elkartearen dinamizazioa

Lea-Artibaiko turismo sektoreko hainbat enpresek Lekeitiotour turismo elkarte bat sortu dute Leartibai Garapen Agentziaren laguntzarekin; eta ildo horretan, eskualdearen turismo garapenean lanean dihardute erakunde biek. Eskualdeko garapen agentziaren laguntza dute urteroko ekintza plana zehaztu eta aurrera eramaten, harremanak estutzen,...

 

  • Helbide Interesgarriak:

www.learjai.com (Lea Artibaiko turismo informazioa)                           

www.euskadi.net (Turismo saila; dirulaguntzak, estatistikak, legeria, agenda...)

www.turismoa.euskadi.net

www.bizkaia.net

www.camarabilbao.com (Turismo link; berriak, jardunaldiak, legedia...)

www.world-tourism.org (Konferentsiak, informeak...)

www.guiaruralgps.com


 

 

Turismo elkartearen dinamizazioa Valora proiektuaren baitan egin da, proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du (POPV 2007-2013)