Merkataritza

 

LEA ARTIBAIKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAKO  SARI BANAKETA

Leartibai garapen Agentziak,, ekainak 15 ean ekitaldi bat antolatu zuen Lea Artibai Erakusleiho Lehiaketako Sari Banaketa ospatzeko. Ekiataldian Larraitz Urrestillak, coaching enpresarialean adituen  hitzaldiaz gozatzeko aukera egon zen Nola Komunikatu bezeroekin gaia landuz. Ekitaldian eskualdeko merkatari ugarik parte hartu zuen.
 
Saridunak hauek izan ziren:
 
-          Eskualdeko I Saria: AMAIA FRUTATEGIA LEKEITIO- 600 euro
-          Eskualdeko II Saria: JOSUNE ARROPA DENDA MARKINA XEMEIN 400 euro
-         Produktua merkaturatzeko egokitasuna eta aurkezpen Saria: LOTU OINETAKOAK LEKEITIO 300 euro
-          Sormen Saria: LORAK ESTER eta CAMPO OPTICA ONDARROA 300 euro
 
Aurtengo edizioan 39 saltokik parte hartu dute: 17 Ondarroan, 12 Lekeition eta 10 Markina Xemeinen. Ekitaldi honen bidez eskualdeko enpresaren sormena eta profesionaltasuna bultzatu nahi da eta erakusleihoak urte guztian zehar duen garrantzia aipatu.
 
Irabazleen Erakusleihoen argazkiak
 
KALIDENDA 2011
 

Leartibai Garapen Agentziak, Bilboko Merkatal Ganbararekin, martxan jarri du KALIDENDA programa. Bertan eskualdeko 15 saltoki ari dira parte hartzen eta momentuz lehenengo auditoria pasatzen ari dira.

Maiatzak 26an , bigarrren prestakuntza tailerra egin ondoren bigarren auditoria pasako dute. Bertan establezimendu bakoitzak araua zenbateraino ezarri duen egiaztatuko da.
 
  Dena ondo joan ezkero, ZIURTAGIRIA lortzeko fasea martxan jarrito litzateke. Bi pausutan:   
     
     • Hasierako bisita bat egingo da saltokira “bezero misteriotsuaren” metodología   erabiliz.   (auditorea ez da identifikatzen).       
    • Auditorea identifikatuko da eta saltokiaren arduradunarekin sistema berrikusiko da, besteak beste, antzemandako akatsak aztertuz.    
 
  Ziurtagiriak hiru urtez egongo dira indarrean. Auditoria bat egingo da urtero establezimenduak Arauak xedatutakoa betetzen duela egiaztatzeko.
 
HELBIDE INTERESGARRIA
 
www.spri.es: ayudas, información del sector
www.camarabilbao.com: agenda, noticias, coemrcio y hosteleria
www.euskoganberak.com: boletin trimestral de la coyuntura y estadistica del Pais Vasco
 
 

Valora proiektuaren baitan egin da, proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du (POPV 2007-2013)