Enplegua
3R -ENPLEGURAKO PROGRAMA
Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako tokiko enplegua sustatzeko ‘3R’ programaren bitartez Leartibai Garapen Agentziak-Behargintzak laneratzeko zerbitzu berri bat da.
Lea Artibain, COVID-19ak sortutako krisia dela eta, zenbait pertsonek lana galdu dute azken hilabeteetan. Beraz, lana galdu duten pertsonei laguntza, orientazioa eta aholkularitza ematea da helburu, ahalik eta lasterren lana aurkitu dezaten.
Nori dago zuzenduta?
COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz lanik gabe geratu diren Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako biztanleriari.
Zein da helburua?
Berriro lan-merkatuan sartzeko helburuarekin, berrorientatzeko eta birgaitzeko zerbitzua eskaintzea.
Informazio gehiago edota Interesatuak hurbildu gure bulegoetara edo emaila bidali: enplegua@leartibai.com
Bulegoak:
LEKEITIO
Sabino Arana 14, behea
MARKINA-XEMEIN
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Xemein etorbidea 12-A.
(1.solairua)
ONDARROA
Kanttoipe z/g
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatutako programa
Zabal ezazu: