TXERTATU MERKATUAN

 

 LEA-ARTIBAIn sukaldari laguntzaile ziurtagiri profesionala eskainiko da: 

 

 Egin klik irudiaren gainean handitzeko

 

Egutegia: 2017ko apirilaren 3tik uztailaren 11ra.

 

Izena ematea edo informazioa gehiago: 94 616 90 88 edo 688 61 24 06 (whatsapp bidez ere bai).

 

INFORMAZIO OROKORRA:

 

Leartibai Garapen Agentzia TXERTATU MERKATUAN proiektuaren partaide da, Euskadiko beste 19 garapen agentziarekin batera. Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren baiten kokatzen da proiektu hau, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91,89an, Garapenen koordinazioarekin.

Txertatu Merkatuan proiektua prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzentzen zaie programa hau.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Faseak

EGOKITU: eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea

Egokitu izeneko fasea gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du, pertsonak egunero egiten dituen jardueren identifikazioaren bidez (esaterako, skateak tuneatzea, lonjaren alokairuak ordaintzea, tresneria Internet bidez saltzea, estetika-lan partikularrak eta abar) lan-profil bat eraikitzea ahalbidetzeko.

Horretarako, metodologia berritzailea erabiliko da. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.

TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa

Parte-hartzaile bakoitzaren egoera partikularrera eta enplegagarritasun-mailara egokitzen diren hiru ekintza mota eskaintzen ditu Trebatu faseak. Egokitu fasean parte hartzen duten gazte guztiek honako ekintza hauetakoren batean esku hartuko dute:

 

  • Tailer erdi produktiboak: Oinarrizko gaitasun profesionalak (pertsonalak eta gizarte-, harreman- eta antolaketa-arlokoak) ez dituzten gazteei zuzenduak.

  • Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak: Gazteei zuzendutako tailerrak dira prestakuntza prozesuetan sartzeko zailtasunak dituztenak, baina ikasteko prest daudenak.

  • Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak: LH1 amaitu duten edo amaitu gabe utzi duten gazte langabetuei zuzendua. Aurrekoek baino prestakuntza-maila altuagoa dutenak, eta oinarrizko gaitasun profesionalak dituztenak.

 

Informazio gehiago:

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 616 90 88 edo idatzi email bat egalletebeitia@leartibai.com helbidera.