XIII. enpresa proiektu lehiaketa

 

Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioa, Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko erakundeak dira, enpresa berrien sorrera, beraien misioaren parte izanik. Ekintzailetza kultura hedatu asmoz, Lea-Artibaiko XIII. enpresa proiektu lehiaketa jarri da abian.

 

NORI ZUZENDUTA

2018 urteaz geroztik, Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2019an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileei.

 

MODALITATEAK

2 modalitate ezberdinduko dira:

1).- Negozio ideia berritzaileak

2).- Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak

Aipamen berezia: Emakume ekintzaileari onenari

 

SARIAK                       

Modalitate bakoitzarentzat ondorengoak izango dira sariak:

ü  Enpresa proiektua martxan jarri eta garatzeko laguntza ekonomikoa:

o    1 modalitatea: 2.000 €

o    2 modalitatea: 1.500 €

o    Aipamen berezia: 500 €

Oharra: sariak beraien artean ez dira bateragarriak izango

 

 

ü  Bideo promozionala (1-2 modalitateentzako).

ü  Erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hartzeko aukera.

ü  Lea-Artibai Berrikuntza Gunea eraikineko enpresa haztegian kokatzeko erraztasunak.

ü  Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza erakunde antolatzaileen eskutik.

 

EPEAK

  • Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2019/05/24
  • Sari banaketa: 2019/06/07 , Ekintzaile Egunean, Etxebarrian

 

Deskargatu hemen parte hartzeko oinarriak eta eman izena