LEHIAKETA
Leartibai Garapen Agentziak enpresa proiektuen lehiaketa antolatu du, ekintzaileen esfortzua saritzeko asmoarekin.
Bi dira modalitateak:
1.- Enpresa ideiak (info+)
Merkataritza, turismo eta zerbitzu enpresak, Lea-Artibai eskualdean 2010tik martxan jarri diren enpresa berriak, edo gaur egun martxan jartzeko asmoa dutenak.
Saria enpresa ideia onenari emango zaio:
- 3.000€ko laguntza ekonomikoa enpresa proiektua martxan jarri eta garatzeko.
- Lea-Artibai Berrikuntza Guneko haztegian kokatzeko erraztasunak.
- Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza erakunde antolatzaileen eskutik.
2.- Enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak (info+)
Merkataritza, turismo eta zerbitzuetako enpresetan Lea-Artibain kokaturiko enpresak izango dira onuradunak. 2012 urtean zehar proiektua martxan jartzeko.
Saria proiektu oneneri emango zaio:
3.000€ arteko saria, horretarako, berrikuntza, elkarlana, kalitatea edo jasangarritasun eremuetako proiektua izan beharko delarik.
Sari ekonomikoaz gain, kasu hauetan, parte hartzaile guztientzat erakunde ezberdinek ematen dituzten diru laguntzetara aurkezteko aukeren azterketa egingo da.
Proiektu guztiak aurkezteko azken eguna 2012-03-30 izango da, eta sari banaketa 2012ko maiatzean zehar egingo da.
Zabal ezazu: