Egoeraren analisia

 2014ko biztanleria

o   Garapen Agentzien Euskal Elkarteak argitaratutako datuen arabera, 2014.urtean Lea-Artibai eskualdeko biztanleriaren  %26,40 25-44 urte arteko pertsonek osatzen zuten. Guztira adin tarte honetako 6.924 biztanle zeuden eskualdean aipatutako urtean, biztanleria orokorra 26.237koa zelarik.

o   Aztertzen ari garen adin tarte honetako ehuneko altuena Berriatuan erregistratu zen, herriko biztanleriaren %33,33 adierazten zutelarik. Ehuneko kopuru baxuena, aldiz, Munitibarren jaso zen (%21,96).

 

 

Langabeziaren egitura

o Lea-Artibai eskualdeko langabeziaren egiturari dagokionez, ondoko grafikoan islatzen den bezala, langabetuen gehiengoa (%53) 25-44 urte arteko pertsonek osatzen dute. Langabetuen %42 45 urtetik gorakoek osatzen dute eta soilik %5  25 urte baino gutxiagokoek. Beraz, proiektu honen helburu den biztanleria da, hain zuzen, langabezia tasarik altuena duena.

 

 

 

 

Hezkuntza maila

o     Ondorengo taulan islatzen den bezala, 25-45 urte arteko pertsonen gehiengoak lehen mailako ikasketak burutu ditu (%23,76). Hala ere, jende askok burutu ditu baita ere Lanbide Heziketako ikasketak (%21,99) eta goi mailakoak (21,02).