Helburuak

Proiektuaren helburu zehatzak hauek dira:

• Aisialdiaren garapen ekonomikora bereziki zuzendutako ondare natural eta kulturalaren kudeaketa politikak baloratu eta garatzeko eremu metodologikoa eraikitzea.

• Kostaldeko kultura ondarea balioan jartzeko eta kontserbazioaren kudeaketa integralerako ikaskuntza praktikoa eta esperientzien elkar-trukaketa sustatzea.

         • Proiektuko lurraldeen eta agente ezberdinen arteko praktika onak sustatzea.