HAZILAN

Leartibai Garapen Agentzia HAZILAN proiektuaren partaide da Euskadiko beste 19 garapen agentzirekin batera. Honen xedea 20 eta 44 urte artekoen enplegagarritasuna hobetzea da. 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean, Garapenen koordinazioarekin.

20 eta 44 urte badituzu, goi mailako ikasketak (unibertsitate ikasketak edo goi mailako FP) badituzu eta langabezian edo ordu gutxiko lana baldin baduzu, proiektuan parte hartu dezakezu.

Lea-Artibai eskualdean 2017an ondorengo ekintzak burutuko dira:

1.go fasea, Aktibatu: motibatzea, inplikatzea eta aktibatzea. Pertsonengan motibazioa, erantzukizuna, helburuak kudeatzeko gaitasuna, komunikazioa eta abar sustatzea du xedetzat. Coach baten laguntzarekin alderdi psikologikoak eta emozionalak landuko dira, lanbide garapena lortzeko eta laneratzeko konpetentziak lantzeko.

2. fasea, Kokatu: praktikak enpresetan. Parte hartzaile bakoitzari bere lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala eskuratzeko aukera emango dio. 

EGUTEGIA:

Izena emateko epea: 2017ko maiatzaren 26a

Aktibatu:

Hasiera data: maiatzaren 31

Bukaera data: ekainaren 30

Ordutegia: 9:00- 14:00

Lekua: Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunea. Xemein Etorbidea 12 A. Markina-Xemein

Kokatu: praktikaldiak enpresetan egingo dira, hiru- lau hilabete bitartekoak izango dira eta pertsonen profila kontuan hartuko da.

 

 

IZENA EMATEKO bidali ondorengo dokumentazioa nurrutibeaskoa@leartibai.com helbidera:

  • Parte hartzeko interes dokumentua (dokumentua hartzeko klik hemen)
  • Eguneratutako Curriculum Vitae-a

 

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA:

www.hazilan.eus

Tf: 946169088

whatsapp: 645009475