Eskualdeko enplegu plana

 

2012. urtearen bukaeran Lea-Artibaiko eskualdean Enplegu Plana landu zen. Plan honetan eskualdearen diagnostiko zabala egin eta "Lea-Artibai BioBerdea" deritzogun proiektua definitzera ailegatu ginen ondoko eragile guztien partehartzearekin:

  • Leartibai Garapen Agentzia
  • Lea-Artibaiko Amankomunazgoa
  • Lea-Artibaiko Landagarapen elkartea
  • Lea Ibarreko Mankomunitatea
  • Azaro Fundazioa
  • Lea Artibai Ikastetxea - Leartiker
  • Ondarroako Arrantza eskola
  • Ondarroako institutua
  • Lekeitioko institutua
  • Peñascal Kooperatiba
  • Okamikako industrialdea
  • Ondarroako Lanbide
  • LAB sindikatua
  • Cikautxo
  • Eika
  • Lantegi Batuak

Plan hau garatzeko 6 ardatz estrategiko landuko dira:  

  1. Enpresa ehuna dibertsifikatzea, enpresa berriak sortzea eta martxan dauden enpresen negozio ereduetan berrikuntza bideak jorratzea: Jarduera berriak, Produktu berriak edo balio-proposamen berriak, Merkatu berriak (geografikoak, bezero segmentuak)…

  2. Enpresek egun dituzten beharrizanei eta etorkizunean izan ditzaketenei (sektore emergenteetan) erantzungo dien formazio eskaintza izatea 

  3. Enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzeko arazo bereziak dituzten pertsonen edo/eta lan merkatuan kolokan egon daitezkeen pertsonen laneratzea erraztea

  4. Pertsona gaituak, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako kultura eta jarrera daukatenak atxikitu eta erakarri       

  5. Elkarlanerako kultura indartu sektore guztietan

  6. Ingurune baikor bat sortu eta azpiegiturak garatu eskualdean lana eta jarduera ekonomiko berriak sustatzeko.

 

Eta eskualdearentzat estrategikoak diren sektore hauek definitu dira:

 

 

 Garapen ekonomiko eta enpleguaren sorreran Lanbidera aurkeztu ziren proiektuak definitu ziren. Proiektu hauek 2013 urtean egin ziren:

1.go proiektua: formakuntza eta enplegua bateratzen dituen proiektua da, turismoa sustatuz lan eta aberastasun iturri moduan: herri eraikin eta guneak hobetuz eskualdeko eskaintza turistikoa hobetze aldera.

2. proiektua: formakuntza eta enplegua bateratzen dituen proiektua da, biztanleriaren zahartzaro gero eta nabarmenagoaren beharrizanetara egokitzeko programa bat da.

3. proiektua: ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatzeko Lea-Artibai eskualdean.

 

Honez gain, 2013. urtean ESKUALDEKO ENPLEGU FOROA 4 aldiz batzartu zen 3 helburu nagusirekin:

  1. Definitutako plan estrategikoen lorpenerako martxan jarritako ekintzen jarraipena egin.
  2. Elkar hobeto ezagutu elkarrekin lan eraginkorrago egiteko.
  3. Lanbideren "Tokiko enplegua sustatzeko" programara aurkezteko ekintzen diseinua.

Hurrengo aipatzen diren proiektuak Eskualdeko Enplegu Foroan definitu ziren eta "Tokiko enplegua sustazeko" programara aurkeztu ziren, 2014an martxan jartzeko:

1.go proiektua: ekintzailetza bultzatzea.

2. proiektua: bazterkeria arriskuan daudenen enplegagarritasuna hobetu ingurumenaren zaintzaren bitartez.

3. proiektua: bertoko produktu osasungarri eta ekologikoen salmentarako on-line plataforma bultzatu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko loturak indartu.

4. proiektua: enpresei kontratazioetarako laguntzak eman.