Enpresa sarea

 

  • 2008. urtean 2.020 establezimendu zeuden Lea-Artibain. Datu honen urtez urteko eboluzioa eta herriz herriko establezimendu kopurua 2008. urtean ikusteko sartu hemen.
     

  • Eskualdeko establezimendu guztiak kontutan hartzen badira eta bertan lan egiten duten guztiak (jabeak, autonomoak, langileak,… guztiak kontutan izanik) establezimendu bakoitzean lan egiten dutenen batazbestekoa 73,66 langilekoa da. Industria bakarrik kontutan izaten badugu berriz, hau da, industriara bideratuta dauden establezimendu eta langileak kontutan izanda bakarrik bakoitzean batazbestekoz 207,06 langile daudela ondorioztatzen da.
     

  • Eskualdeko herririk gehienetan 0 eta 9 langile bitartean duten establezimenduetan dago lan egiten dutenen gehiengoa. Ziortza-Bolibarren esate baterako sortuta dauden lanpostuen %100a mikroenpresek sortuta dago eta portzentaiarik baxuena Etxebarriak dauka, sortuta dauden lanpostuen %10 izanik mikroenpresek sortutakoa. %45etik gora daude Ziortza-Bolibar, Mendexa, Munitibar, Lekeitio, Ondarroa, Aulesti, Markina-Xemein eta Ispaster.

 

Informazio gehiago eta zehatzagoa ikusteko sakatu hemen.

* Iturria:Eustat (DIRAE)

 

Leartibai Garapen Agentziak, Garapenen baitan dauden hainbat agentziek bezala, Orkestraren laguntzarekin eskualdeko sare industrialdea aztertu ondoren Lea-Artibai eskualdean egon daitezkeen kluster ezberdinen azterlana egin du. Ondorioen aurkezpena ikus dezakezue hemen.