ESKUALDEA

Lea-Artibai eskualdeari buruzko informazio sozio-ekonomikoa aurkituko duzu atal honetan.

Lea Artibai eskualdeak Bizkaiko ipar-ekialdean Gipuzkoarekin muga egiten du. Eskualde honen izenaren jatorria, berau zeharkatzen duten Lea eta Artibai ibaitik dator.

Lea Artibai eskualdea 12 herrik osatzen dute eta guztira 203,6km2 -ko azalera duen lurraldea da. Horrek Bizkaiko azaleraren %9,1 suposatzen du. 2008. urtean eskualdeko herriek guztira duten biztanle kopurua 26.527koa da.
12 herriak hurrengoak dira:
 
·        Amoroto
·        Aulesti
·        Berriatua
·        Etxebarria
·        Gizaburuaga
·        Ispaster
·        Lekeitio
·        Markina-Xemein
·        Mendexa
·        Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
·        Ondarroa
·        Ziortza-Bolibar

 * Eskualdeko datu gehiago ikusi ahal dituzu dokumentu hau zabalduta.

 


Eskualdeko datuen azterketa Valora proiektuaren baitan egin da, proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du (POPV 2007-2013)