Gardentasun ataria

19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasun, informazio publikoa lortu eta behar bezala gobernatzeari buruzkoak, sozietatearen kapitalean herri-administrazio edo beste herri-erakunde batzuen partaidetza, zuzena edo zeharkakoa, 100eko 50etik gorakoa duten horiei aplikatuko zaie. LEA ARTIBAIKO GARAPEN AGENTZIA, S.A. (aurreranrzean LEARTIBAI GARAPEN AGENTZIA) eskualdeko sei udalek (Lekeitio, Ondarroa, Markina-Xemein, Etxebarria, Berriatua eta Ispaster-ek) osatutako erakundea da eta sozietatearen kapitalaren 100eko 100a dute guztien artean. Ondorioz, LEARTIBAI GARAPEN AGENTZIAri arestian aipatutako legea aplikagarria zaio.