Enpresa Proiektu Lehiaketa

Azaro Fundazioarekin batera, Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko erakundea da Leartibai Garapen Agentzia, eta enpresa berrien sorrera gure misioaren parte da. Hori dela eta, ekintzailetza kultura hedatzeko asmoz, Lea-Artibaiko XIV. Enpresa Proiektu Lehiaketa abian jarri dugu.

 

1.- HELBURUAK

  •   Pertsona ekintzaileak antzematea
  •   Ekintzailetza kultura hedatzea
  •  Lea-Artibai eskualdean lanpostu berrien sorrera bultzatzea
  •   Kooperatiba eredua bultzatzea

 

2.- NORI ZUZENDUTA

2019 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri edo 2020an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileei zuzenduta dago. Enpresa proiektu kooperatiboei dagokionez, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenean kokaturikoak ere aurkeztu ahalko dira.

 

3.- MODALITATEAK eta SARIAK

3 modalitate ezberdinduko dira:

1).- Negozio ideia berritzaileak: 2.000 €

2).- Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak: 1.500 €

3).- Kooperatiba izaera juridikoa duten enpresak (bere jarduera edozein izanik): 2.000€

 

4.- EPEAK            

  • Proiektuak aurkezteko lehen eguna: 2020/03/16
  • Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2020/03/31
  • Argazkiak bozkatzeko epeak: 2020/04/06tik 2020/04/26ra.
  • Sari banaketa: 2020/05/07 , Ekintzaile Egunean, Markina-Xemeinen.

5.- INFORMAZIO GEHIAGO eta IZEN EMATEA 

Informazio gehiagorako jaitsi lehiaketaren oinarrien dokumentua

Izena emateko egin klik hemen

* Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.