On Egin Bonoa
ON EGIN BONOA
Ekimen hau, Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta kalitate berezia duten Euskadiko produktuen kontsumoa bultzatzea eta ostatu turistikoei laguntzea du helburu.
Zertan datza: 100 euro Euskadiko kalitatezko elikagaien markapean (behean zerrenda) izendatutako produktuetan erosteagatik izena emanten duzuen dendetan, 50 euroko deskontu-txartelak eskainiko dituzte Euskadiko turismo-ostatuetan (izena eman dutenetan) gastatzeko.
Webgune bidez Izena eman dezakezuen saltoki motak:
- Euskadiko txikizkako merkataritzaren establezimenduak (7/2008 Legaren 1.2. arabera< 700m2 diren Merkataritza gune handi gisa, banakako edo kolektiboko definitu gabeak)
- Euskadiko Merkataritza Elektronikoko atariak (EAEn IFK bat dutenak)
- Euskadiko lehen sektoreko ekoizleen zuzeneko salmenta-puntuak (RGSA edo Rega bidez edo botilatzailearen erregistroaren bidez justifikatuta)
Saltokiok izena emateko izan behar dituzuen produktuak:
- Txakolinaren jatorri-deiturak: Arabako Txakolina BJD, Getariako Txakolina BJD, Bizkaiko Txakolina BJD.
- Errioxa elaboratzaile jatorri deitura kalifikatuaren Mahasti berezietako ardoak. Arabako Errioxan edo Arabako Errioxako “udalerriko ardoak” edo ardoak. Arabako Errioxan egindako Cava jatorri deitura babestua duten ardoak.
- Idiazabal jatorri deitura duten gaztak.
- Eusko labela edo Eusko Label lehengaiekin egindako produktuak.
- Euskadiko nekazaritzako elikagaien produktu ekologikoak.
- Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko sagardoa.
- Basque Beer markapean babestutako produktuak.
Programaren epeak:
- Martxoak 22-Maiatzak 22 : saltokiek eta turismo ostatuek programari atxikitzeko epea
- Apirilak 19- abenduak 31: kontsumitzaileek egiten dituzten erosketak promozioan sartuko dira.
- 2021 Ekainak 1- 2022ko abenduak 31: bonuak erabiltzeko epea
Kontsumitzaileak eman behar dituen pausuak:
- Aukeratu atxikitako establezimendua eta egin erosketa (100 euro produktu horietan)
- Bidali bere datuak eta faktura webgunearen bidez
- Deskontu-bonoa jasoko du
- Erabili bonoa atxikitako establezimenduetako batean
Kontsumitzaile bakoitzak gehienez 2 bono jaso ahal izango ditu NAN zenbakiari lotuta. (Bonoak ez dira metagarriak)
Harremanetarako: 943 54 30 15
Zabal ezazu: