Lea-Artibaiko Laguntzak
COVID-19a dela eta Lea-Artibaiko merkatari, ostalari, autonomo eta mikroenpresentzako laguntzak
Eskari epea: itxita
Deialdiaren oinarriak irakurri
Deialdiaren oinarrietan egindako aldaketak irakurri
Laguntzaren kartela: I. titulua
Laguntzaren kartela: II. titulua
- Ebazpenak
Ebazpenak Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (NAN/AIZ/IFK) arabera ordenatuta daude. Ondorengo dokumentu honetan Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarreko I. eta II. tituluko ebazpenak aurkituko dituzue.
I. Tituluko ebazpenak ikusi (2020ko uztailaren 15ean argitaratua)
Oharra: ebazpenak uztailaren 14ra arte jasotako dokumentazioa kontuan hartuta ebatsi dira.
I. Tituluko ebazpenak ikusi: Ondarroa (2020ko uztailaren 24ean argitaratua)
Oharra: ebazpenak uztailaren 24ra arte jasotako dokumentazioa kontuan hartuta ebatsi dira.
II. Tituluko ebazpenak ikusi (2020ko uztailaren 24ean argitaratua)
Oharra: ebazpenak uztailaren 24ra arte jasotako dokumentazioa kontuan hartuta ebatsi dira.
- Onuradunak
- I. titulura aurkeztu ahal izango dira aurreko epealdian aurkeztu ez zirenak edo eskaria epez kanpo aurkeztu zutenak (aurkeztu zirenek ez dute beste ezer egin beharrik izango)
- Aurkezteko baldintzak: Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa edo Ziortza-Bolibarren altan emandako norberaren konturako langileak edo mikroenpresak, baldin eta 463/2020 Alarma egoerak eten dituen jarduerak edo fakturazioan %75 edo gehiagoko jaitsiera izan badute.
- II. titulura aurkeztu ahal izango dira maiatzaren 11tik aurrera Osasun Ministerioaren aginduz negozioa irekitzea posible izan ez duten negozioak
- Aurkezteko baldintzak: baldintza orokorrak betetzeaz gain dekretuz maiatzaren 11tik aurrera itxita egon diren negozioak.
- I. titulura aurkeztu ahal izango dira aurreko epealdian aurkeztu ez zirenak edo eskaria epez kanpo aurkeztu zutenak (aurkeztu zirenek ez dute beste ezer egin beharrik izango)
- Zenbatekoak:
- I. tituluan: 550€ gehienez
- II. tituluan: 68,75€ dekretuz negozioa itxita egon den aste bakoitzeko
- Aurkeztu beharreko dokumentuak
*) I. titulura aurkezteko:
-I. eranskineko eskari orria Eskuratu hemen
-II. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena Eskuratu hemen
-Dokumentu gehigarriak (beheko zerrenda kontsultatu)
*) II. titulura aurkezteko:
-III. eranskineko eskari orria Eskuratu hemen
-IV. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena Eskuratu hemen
-Dokumentu gehigarriak (ez dira beharrezkoak izango aurretik I. titulura aurkeztu direnentzat)
- Bateraezintasunak
Laguntza hauek bateragarriak dira helburu beragatik emandako beste edozein laguntzarekin.
- Eskariak egiteko moduak:
Presentzialki bulegoetan: 9.00-13.00
*) Leartibai Garapen Agentziako bulegoetan:
-Lekeition: Aranatar Sabin, 14, behea
-Markina-Xemeinen: Xemein etorbidea 12, behea (Lea-Artibai Berrikuntza Guneko eraikina)
-Ondarroan: Kanttoipe z/g
*) Ziortza Bolibarreko negozioak, Ziortza-Bolibarko Udalean
Emailez: leartibai@leartibai.com
Zabal ezazu: