Lea-Artibaiko Bonua

Lea-Artibaiko Bonua

Guk Lea-Artibain, eta zuk?

 

  • Kanpainaren oinarriak irakurri hemen

  • Helburua: “Lea-Artibai Bonua”-ren bidez, eskualdeko negozioetan kontsumoa sustatu nahi da. Horretarako, 12.800 bonu jarriko dira zirkulazioan.

  • Kanpaina honetan Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarrek parte hartuko dute.

 

1. ENPRESENTZAKO INFORMAZIOA

  • Enpresak kanpainara atxikitzea

    • Epea: urriaren 15etik 20ra bitartean

    • Entregatu beharreko dokumentazioa:

      • Ekonomi Jardueraren gaineko Zergaren altako ziurtagiria

      • Atxikipen orria beteta eta sinatuta. Eskuratu hemen

    • Dokumentazioa aurkezteko moduak

      • Leartibai Garapen Agentziako bulegoetan (09:00-14:00)

        • Ondarroan: Kanttoipe z/g. Telf: 9468333495

        • Lekeition: Sabino Arana 14, behea. Telf: 946034111

        • Markina-Xemeinen: Xemein etorbidea 12a, lehenengo solairuan (Leartibai Garapen Agentziako bulegoan). Telf: 946169088

      • leartibai@leartibai.com helbidera email bidez dokumentazioa bidalita

  •  Informazio garrantzitsua atxikitutako enpresentzat

Kanpainaren laburpena hemen

 

  • Nola funtzionatzen du?

Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarren merkataritza, turismo-ostalaritza edo zerbitzu enpresak dituzuenok kanpainara atxikitu behar zarete urriaren 15etik 20ra bitartean kanpainan parte hartu nahi baduzue.

Urriaren 20tik 28ra bitartean herritarrek bonuak eskuratu ahal izango dituzte beraien herrietako udaletan (edo udalak adierazitako tokian). 18 urtetik gorako herritar bakoitzak erroldatuta dagoen udalean erosi beharko ditu bonuak, gehienez pertsonako 2. Bonu horiek urriaren 28tik aurrera eta azaroaren 30era arte gastatu ahal izango dituzte herritarrek, kanpainara atxikitu diren eskualdeko negozioetan.

Bonuak 15€ko prezioan erosiko dituzte, eta horien erosketa balioa 20€koa izango da. Herritarrak establezimenduari 20€ko balioa duen bonuarekin ordainduko dio. Establezimenduak produktu edo zerbitzuaren salerosketan bonu horren balioa murriztu beharko dio kobratutako zenbatekoari.  Bonu hori 20€tik gorako erosketetan gastatu ahalko dute eta nahibeste bonu metatu ahal izango dituzte. Hori bai,  edozein kasutan erosketaren balioa bonuen balioa baino handiagoa izan beharko da.

Bonu kanpaina bukatzean, abenduaren 1etik aurrera (abenduaren 15era arte), kanpainara atxikitutako establezimenduek jasotako bonuak Leartibai Garapen Agentzian entregatu beharko dituzte. Horrela, entregatutako bonu bakoitzeko 20€ko zenbatekoa jasoko dute, atxikipena egiterakoan jarritako banku korrontean. Bonuekin batera beharrezkoa izango da salmenta tiketak ere entregatzea. Bestela, tiket eta bonu guztiak ez badaude ezin izango dio Leartibai Garapen Agentziak establezimenduari ordainketa egin.

  • Datak:
    • Urriaren 15etik 20ra: enpresak kanpainara atxikitzeko 
    • Urriaren 20tik 28ra: herritarrek bonuak udalean erosteko 
    • Urriaren 28tik azaroaren 30era: herritarrek bonuak gastatzeko 
    • Abenduaren 1etik 15era: bonu eta tiket guztiak bueltatzeko 
 

2. HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA

 

  • Nola funtzionatzen du? 

Herritarrok 15€ren truke 20€ko erosketa balioa duen bonua erosi ahal izango duzue. Bonu hori 20€tik gorako erosketetan gastatu ahalko duzu eta nahibeste bonu metatu ahal izango dituzu. Hori bai, erosketaren balioa bonuen balioa baino handiagoa izan beharko da.

  • Non eta noiz eros ditzaket? 

Kanpainan parte hartzen duen Lea-Artibaiko Udalerriren batean erroldatuta bazaude eta 18 urte baino gehiago badituzu, bonuak zure  udalean (edo udalak zehaztutako tokian) erosi ahalko dituzu urriaren 20tik 28ra bitartean (9:00-14:00). Pertsonako, gehienez, 2 bonu erosi ahalko dituzu.

  • Non eta noiz erabili ditzaket? 
Bonu horiek kanpainara atxikitako eskualdeko edozein establezimendutan gastatu ahalko dituzu urriaren 28tik azaroaren 30era bitartean.
 
Urriaren 20tik aurrera kanpainara atxikitako enpresak zeintzuk diren jakinaraziko dizuegu.