Lea-Artibai Ostalari eta Jatetxeentzako laguntzak

 COVID-19a dela eta Lea-Artibaiko ostalari eta jatetxeentzako laguntzak 

Laguntzaren oinarriak: Eskuratu hemen

  • Onuradunak
    • Lea Artibaiko eskualdeko ostalaritza- eta sukaldaritza-establezimenduetako titularrak, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, baldin eta azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan ezarritako murrizketak bete behar badituzte (38/2020 Dekretua, Lehendakariarena, alarma-egoeraren adierazpenaren esparruan prebentzio-neurri espezifikoak ezartzen dituen urriaren 26ko 36/2020 Dekretua aldatzen duena). Egoera epidemiologikoaren bilakaera eta SARS-CoV-2 sistemak eragindako infekzioen hedapenari eusteko, baldin eta oinarrietako 5. puntuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
  • Zenbatekoak: 550€ 
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak

 -I. eranskineko eskari orria  Eskuratu hemen

-II. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena  Eskuratu hemen

-Dokumentazio osagarria:

Norberaren konturako langileen kasuan, NANaren kopia.

- Pertsona juridikoen edo ondasun-erkidegoen kasuan, IFZren kopia, estatutuekin eta eratze-eskriturekin batera.

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren arlokoak egunean dituela egiaztatzen duen dokumentazioa, legezko baliozkotasun-datarekin.

 

Ez da beharrezkoa izango Leartibai Garapen Agentziaren esku dagoen dokumentazioa aurkeztea.

Organo kudeatzaileak egoki iritzitako beste edozein agiri eskatu ahal izango du. Era berean, edozein unetan eskatu ahal izango du jatorrizko dokumentazioa entregatzeko, egiazkotasuna egiaztatzeko.

 
  • Bateraezintasunak

         Laguntza hauek bateragarriak dira helburu beragatik emandako beste edozein laguntzarekin. 

 

  • Eskariak egiteko moduak:  

  Emailez: leartibai@leartibai.com

Presentzialki bulegoetan: 9.00-13.00 

 *) Leartibai Garapen Agentziako bulegoetan:

 

-Lekeition: Aranatar Sabin, 14, behea

 

-Markina-Xemeinen: Xemein etorbidea 12, behea (Lea-Artibai Berrikuntza Guneko eraikina)

 

-Ondarroan: Kanttoipe z/g

 

  •   Eskari Epea: Abenduak 8-15