Txekeo Teknologikoa 2020 programa

Txekeo Teknologikoa 2020 programa

 

Programa honetan aurreikusten diren laguntzen bitartez,enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak ematea sustatu nahi da, kanpoko agente teknologiko baten laguntzarekin.

 

  • Eskabideak aurkezteko epea

2020ko ekainaren 22an hasiko da, eta 2020ko irailaren 30eko 13:30ean amaituko da. 

  • Parte hartzeko baldintzak

*Erakunde onuradunak: 5 eta 100 langile bitarteko plantilla duten Bizkaiko enpresak, industriaren, eraikuntzaren, garraioaren, industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan kokatuak.

*10.000 euroko diru-laguntza jaso dezakeen ekintza (gastuaren 80%) egitea. Diruz laguntzeko egitatetzat jotzen dira entitate eskatzailearen lehiakortasuna sustatzeko txekeo teknologikoak, zein bi motatakoak izan baitaitezke:

a) Txekeo teknologikoa estandarra, zeinetan agente teknologiko batek aholkularitza-lana egingo baitu enpresak bere produktu edo ekoizpen-prozesuetakoren baten antzemandako arazo jakin bati buruz, eta konponbide teknologiko aukerakoena proposatuko baitu. Ezaugarri hauek eduki beharko ditu:

i. Arazoa – konponbidea logikari erantzutea

ii. Arazo zehatz bati buruzkoa izatea, eta ez zerbait

orokorraz.

iii. Ekoizpen-prozesu edo produktu/zerbitzu bat

ukitu behar du.

iv. Eragileak bi aukeraren edo gehiagoren arteko

konponbiderik egokiena proposatu behar du.

v. Konponbidearen ezarpena ez da sartzen txekeoan, berehalakoa eta eraginik

gutxieneko ez bada izan ezik.

vi. Konponbideak osagai teknologiko bat eduki behar du.

b) 4.0 txekeo teknologikoa, zeinetan agente teknologikoaren aholkularitzaren helburua baita entitate eskatzailearen lehen urratsak proposatzea 4.0 Industriara bidean. Ezaugarri hauek eduki beharko ditu:

i. Enpresaren egungo egoeraren azterketa egin beharko du 4.0 Industrian, egungo egoera Industria 4.0 kontzeptuaren barruko egoera ezin hobeagoa litzatekeenarekin alderaketa eginez.

ii. Enpresarentzat, 4.0 Industriako aurrerakuntzako ekintza zehatzen proposamen bat jaso behar du.

iii. Erakunde eskatzailearen Industria 4.0rako lehen urrats legez egokientzat jotzen duen ekintza zehatza garatzea

 

  • Egiteko epea

Dekretu honen babesean garatutako txekeoak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko epearen barruan hasi eta amaitu behar dira.

Laguntzaren laburpena

Dekretua irakurri