Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko laguntza

Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko laguntza

Dekretua irakurri

Eskabideak aurkezteko epea zabalik: maiatzaren 14tik eta, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren (Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena) hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako administrazio-epeen etendurak indarra galdu eta biharamunetik hilabete igarotzen denean amaituko da. 

Eskabideak elektronikoki Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan

  • Xedea

EAEko produktu eta esperientzia turistikoak diseinatu, abiarazi, sustatu eta merkaturatzen laguntzen duten proiektuen garapena sustatzeko laguntzak arautzea eta laguntza horien deialdia egitea, eta EAEren turismo-posizionamendua sendotzen laguntzen duten ekitaldiak bultzatzea. 

  • Diruz lagunduko dira xede hauek dituzten jarduketak

A) EAEn garatzen diren eta 2020an saltzeko prest egongo diren produktu eta esperientzia turistikoak sortu, abiarazi, sustatu eta merkaturatzen laguntzea. 

B) EAEn egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta Espainian eta nazioartean proiekzioa badute eta turismo-posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen badute. 

  • Erakunde onuradunak

1) Zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten edo sektore turistikoan eragina duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien arteko elkartzeak. 

2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak badaude sozietate horien xedeen artean. 

  • Gastu diruz lagungarriak 

A) Produktu eta esperientzia turistikoak sortu, abiarazi, sustatu eta merkaturatzea.

Gastu eta jarduketa diruz lagungarriak, 2020ko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak: 

a) Produktu eta esperientzia turistikoak sortu eta abiaraztea. Kontzeptu horretan onartuko dira marka sortu eta erregistratzearekin, irudi korporatiboaren diseinuarekin eta proiektua abian jar- tzeko beharrezkoak diren aurretiazko azterlanekin lotutako gastuak, hala nola bideragarritasun- eta jasangarritasun-azterlanak. 

b) Komunikazio-euskarri grafikoak eta ikus-entzunezkoak prestatzea. Kontzeptu horretan onartuko dira gastu hauek: diseinu grafikoa, liburuxkak eta kartelak egitea, flyer-ak, argazki- eta filma-bankuak, eta bideoak. 

c) Online sustapena eta merkaturatzea. Kontzeptu horretan onartuko dira gastu hauek: web-orriak sortu edo eguneratzea, landing pages, SEO bilatzaileetan posizionamendua hobetzeko ekintzak, email marketina, bloga eta sare sozialak. Baita bisitak egitea errazten duten eta esperientzia turis- tikoa optimizatzen duten sakelako gailuetara egokitzea ere. 

d) Harrera egitea produktu eta esperientzia turistikoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sus- tatzen eta merkaturatzen laguntzen duten turoperadoreei, kazetariei eta influencer-ei, xede-talde bati zuzentzen zaizkielako edo xede-publiko batek jarraitzen dituelako. Kontzeptu horretan onartuko dira gonbidatutako pertsonen bidaia-, ostatu- eta mantenu-gastuak. 

e)…

B) Espainian eta nazioartean proiekzioa duten ekitaldiei laguntzea.

Gastu eta jarduketa diruz lagungarriak, 2020ko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak: 

a) Komunikazio-euskarri grafikoak eta ikus-entzunezkoak prestatzea. 

b) Komunikazio-estrategiak

c) Harrera egitea ekitaldia Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzen eta merkaturatzen laguntzen duten turoperadoreei, kazetariei eta influencer-ei. 

d) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez antolatutako edo koordinatutako sustapen-jarduketetan parte hartzea. 

e) Ekitaldiaren sustapena bultzatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko sus- tapen-ekintzak: ferietan parte hartzeko gastuak, jardunaldiak edo xede-publikoari bideratutako bestelako ekintzak. 

f) Ekitaldiaren antolaketatik eratorritako bestelako gastuak: instalazioak muntatzea eta ekipamenduen alokairua. 

 

Laguntzen zenbatekoa: 

A)    Kasuan: Onartutako gastuaren % 60, eta 15.000 edo 20.000€ (dekretuan begiratu). 

B)    Kasuan: Onartutako gastuaren % 50, eta gehienez 15.000 edo 25.000€ (dekretuan begiratu).