Turismo sektorearentzako laguntzak

Turismo sektorearentzako laguntzak (Eusko Jaurlaritza)

 

1. COVID19aren aurrean Turismo sektorearentzako laguntzak

Neurrien laburpena 

Dekretua irakurri

Eskari epea: 2020/05/27tik 2020/06/26ra

Eskaera telematikoa: euskadi.eus

 

  • Erakunde onuradunak

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusi gisa turismoa duten eta osasun-alarmaren aldian jarduera erabat eten behar izan duten edota salmentetan % 75etik gorako murrizketa jasan duten autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak.

a) Turismo-ostatuko establezimenduak: hotel-establezimenduak, turismo-apartamentuak, kanpinak, nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak, eta turismo-aterpetxeak.

b) Jatetxe arloko enpresak: jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak, beren jarduera establezimendu finkoetan garatzen dutenak, jendearentzat oro har irekiak, profesionaltasunez eta ohikotasunez tokian bertan kontsumitzeko janariak eta edariak eskaintzen dituztenak.

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak: turismo-arloko aholkularitza-, bitartekaritza- eta antola- keta-zerbitzuak profesionaltasunez eta ohikotasunez ematen dituztenak, betiere erregelamenduz ezarritako betekizunak betetzen badituzte. Beren baliabideak erabil ditzakete jarduera horiek egiteko. Honako hauek jotzen dira bitartekaritzako turismo-enpresatzat: bidaia-agentziak; turismo-enpresen taldeak, taldeko enpresen turismo-eskaintzak batera merkaturatzea xede dutenak; erreserba-zentroak, turismo-bitartekariak eta turismo-operadoreak.

d) Turismo-garraioko enpresak: pertsonak lekualdatzeko azpiegitura eta ekipo-ondasunak izanik, jarduera nagusi gisa Euskadi barruan baliabide nahiz leku interesgarrietan ibilbide gidatuak egitea duten enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak: profesionaltasunez eta ohikotasunez, prezio baten truke, aisia-, kirol- eta abentura-jarduera turistikoak eskaintzen dituztenak, lehiaz kanpoko testuinguru batean garatutakoak. Jarduerok egiten diren ingurunean bertan (airean, lur gainean edo uretan) naturak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dira batik bat; berezko dute arrisku-faktorea, eta nolabaiteko trebetasuna behar da haiek egiteko.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak: biltzarrak, azokak, batzarrak, antzeko beste ekitaldi batzuk eta eremu profesionalean beharrezko duten bestelako jarduei buruzko aholkularitza, plangintza, antolaketa, zuzendaritza eta kontroleko zerbitzuak eskaintzen dituzten turismo-bitartekaritzako enpresak.

g) Turismo-gidak: jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileentzat Euskadiko kultura-intereseko ondasun eta gainerako baliabide turistikoen ondare historiko, natural eta gastronomikoari buruzko zerbitzuak ohikotasunez, profesionaltasunez eta prezio baten truke ematen dituzten per- tsona fisikoak edo juridikoak.

  • Diruz lagunduko diren kontzeptuak 

Funtzionamenduko eta ohiko gastuak, langile-gastuak (soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak) salbu:

a) Turismo-jarduera garatzen den lokal edo hiri-lursail bakarreko alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik, hots, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean; baldin eta lokala edo hiri-lursaila pertsona eskatzailearen etxebizitzaren nahiz beste enpresa batekin partekatutako gunearen zati ez bada, lokalaren alokatzailearekiko 2. mailara arteko odolkidetasun edo ahaidetasunik ez badago, eta alokatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren kidea zein partaidea ez bada. Kanpo geratzen dira, halaber, coworking guneak.

 

b) Turismo-jarduera garatzen den lokala edo hiri-lursaila erostera zuzendutako hipoteka-maileguen nahiz mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.

 

c) 2020ko otsailaren 15aren ostean eta osasun-alarmako egoera indarrean sartu aurretik (2020ko martxoaren 14a) erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua.

 

d) Honako gastu arrunt hauek:

1) Hornidura energetikoen, telekomunikazio-zerbitzuen (telefonoa, internet) eta aseguru-primen gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Kontratatutako zerbitzua hilero fakturatzen ez bada, adierazitako epeari dagokion zenbatekoa emango da dirulaguntza gisa.

2) COVID-19aren inpaktuari lotutako dirulaguntzak kudeatzeko eta aholku emateko kanpo-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 150 eurora arte gehienez ere, alarma-egoera deklaratu zenetik agindu honen baitako laguntza-eskabidea aurkeztu arte.

3) Ostalaritza- eta turismo-sektoreko legez eratutako elkarteen kide egiteko gastuak, tokikoak, eskualdekoak nahiz EAE mailakoak diren gorabehera, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.

 

e) 2019ko urtarrilaren 1etik alarma-egoera indarrean sartu arte egindako inbertsioak finantzatzera bideratutako maileguak amortizatzeko kuotak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.

 

  • Eskarien aurkezpena

Leartibai Garapen Agentziak tramitazioarekin laguntzea nahi baduzu, bidali aurkeztu beharreko dokumentuak, guztiak email bakarrean, turismo@leartibai.com helbidera. Eskabidea zeure kontura aurkeztu nahi baduzu kontuan izan sinadura elektronikoa beharko duzula. Ezaugarriak:

-Izapidetze elektronikoa: euskadi.eus

-Eskabide bakarra enpresa bakoitzeko, eta gastuak establezimendu bakar batenak izango dira.

 

  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa

-Eskabide-dokumentua, enpresari buruzko informazioarekin (eskaeraren plataforman eskuragarri).

-Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren plataforman eskuragarri).

-Aurkeztutako gastuen zerrenda, kontzeptua, denbora-eremua eta zenbatekoa zehaztuta (BEZik gabe).

-Erakunde eskatzailearen IFZ edo IFK.

-Eratze-eskriturak enpresaren kasuan, edo eratze-kontratua Ondasun Erkidego eta Pertsona Fisikoen kasuan.

-Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.

-Hirugarrenen alta.

 

  • Laguntzen zenbatekoa eta bateragarritasuna

Laguntzen zenbatekoari dagokionez, aurkeztutako gastuaren % 100 estaliko du, eta enpresa bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 3.000 euro izango da. Diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako eta onartutako gastuak 750 €-koak izango dira gutxienez. Laguntza bateragarria da beste edozein diru-laguntzarekin, betiere diruz lagundutako kontzeptuaren kostua gainditzen ez bada. 

 

  • Eskabideen analisa eta ebazpena

Neurrien laburpena irakurri.

 

  • Laguntzaren justifikazioa eta betebeharrak

Justifikazioa egiteko epea 2021eko urtarrilaren 29ra artekoa izango da, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den jakiteko irakurri neurrien laburpena.

Betebeharrei dagokienez, negozioa alarma egoera bukatu eta 4 hilabetez zabalik mantentzera konprometitzen da laguntzaren eskatzailea.

 

2. Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko Laguntzak (TMS)

 

Mikroenpresetara, enpresa txiki eta ertainetara eta elkarteetara bideratzen dira. Turismoa dibertsifikatzen eta dinamizatzen lagunduko duten ekitaldiak, produktu turistikoak eta esperientziak babesteko izango da, eta 717.000 euroko aurrekontua izango du.

 

Eskari epea zabalik


Informazio gehiago

 

 

3.Suspertze Ekonomiko Adimenduna Sustatzeko Zuzeneko Laguntzak

 

Dekretua: Ikusi dekretua osotasunean   

Epea: 2020ko ekainaren 1ean hasiko da, eta 2020ko irailaren 30ko 13:30ean amaituko da

  • INFORMAZIO GEHIGARRIA    

Ikusi informazio gehiago 

 

  • ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Ekonomia suspertzeko proiektuak, merkataritza-orientazio argia duten epe laburreko ekintzen bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisi egoeraren ondoren. Laguntza berezia jasoko dute enpresaren jarduera eta negozio-eredua digitalizaziorantz, ekonomia zirkularrerantz edo enpresaren jardueraren eta haren produktu/zerbitzuen bizi-ziklo osoaren ingurumen-inpaktuaren murrizketarantz bideratzen laguntzen dutenek

  • NORENTZAT?

Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan badihardute.

 

   

4.Ekintzailetzarako eta Turismo Enpresen Lehiakortasunaren Hobekuntzarako Laguntzak (EMET)

 

Orotariko turismo-enpresei eta autonomoei (gida, ostatu, ekitaldien antolaketa, turismo aktibo, eta abarri) zuzendutako Ekintzailetzarako eta Turismo Enpresen Lehiakortasunaren Hobekuntzarako Laguntzen bidez, enpresa berriak sortzeko ekintzailetza eta lehiakortasuna laguntzen da diruz.

Lehiakortasunaren kasuan, alderdi hauek sustatzen ditu: enpresa-berrikuntza eta soluzio teknologikoak garatzea; negozio-prozesuak berritzea eta I+G+b arloko jarduerak garatzea; kudeaketa adimenduneko sistemak txertatzea; enpresen turismo-eskaintza optimizatzea eta zabaltzea; jatetxe-arloko enpresetan edo turismo-ostatuko establezimenduetan obrak egitea eta ekipamendua eskuratzea; turismo-eskaintza egokitzea, turismo jasangarrira, arduratsura eta irisgarrira begira; turismo-jarduerak ingurunean sortzen duen inpaktua murrizteko inbertsioak egitea; eta irisgarritasuna errazteko teknologiak txertatzea. 652.000 euroko aurrekontua du.

 

Eskaera epea: uztailaren 6ra arte zabalik

 

Dekretua irakurri

 

Informazio gehiago jaso eta tramitazio elektronikoa egin

 

5. Txekeo Teknologikoa 2020 programa

 

Informazio gehiago