Ostalaritza sektorearentzako laguntzak

Laguntzak eska ditzakete artikulu honetan aipatutako erakundeek, baldin eta beren jarduera tipologia honetakoa bada:

a) Jatetxe-zerbitzuak: jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta tankera horretako establezimendu finkoak, publikoari oro har irekiak, tokian bertan kontsumitzeko otorduak eta edariak eskaintzen dituztenak modu ohikoan eta profesionalean.

b) Zehazki, arau honen xede dira ekonomia-jardueren sailkapen nazionaleko «I» ataleko jarduera hauek, «Jaki- eta edari-zerbitzuak» mailakoak:


EJSN MAILA 56: Jaki- eta edari-zerbitzuak
EJSN TALDEA 561: Jatetxeak eta janari-postuak
  • EJSN MOTA 5610: Jatetxeak eta janari-postuak, salbu eta jardueraren xede nagusi gisa janaria etxez etxe banatzeko edo bezeroak bertan jasotzeko zerbitzua dutenak.

EJSN TALDEA 563: Edari-establezimenduak
  • EJSN MOTA 5630: Edari-establezimenduak eta, gainera, dantza-aretoak edo diskotekak.

Arau honen esparrutik kanpo uzten dira espresuki honako jarduera hauek:

EJSN TALDEA 562: Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako eta beste jakizerbitzu batzuk
  • EJSN MOTA 5621: Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako.
EJSN MOTA 5629: Beste jaki-zerbitzu batzuk, salbu eta jarduera-etetearen eraginpean geratu diren zentro edo espazioetan aritzen direnak.


Pertsona eta onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte 2020ko urriaren 25ean:

a) Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala eta lan-zentroa EAEn egotea.

b)
 Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak etendako ostalaritzako jarduera batean aritzea.

c)
 Langile autonomoen edo soldatapekoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea 2020ko urriaren 25ean alarma-egoera deklaratu aurretik.

Eta a) eta b) apartatuetan islatutako horretan jarraitzea jardueraren etenaldia amaitu eta ondoko lau hilabeteetan. Horrez gain, alta emanda jarraitu beharko dute ekonomia-jardueren gaineko zergan epe horretan bertan.


Horrez gain, beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

b) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

c) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galdu ez izana, zigor penal edo administratibo baten ondorioz, edo ez egotea horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren batean sartuta, barnean hartuta sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik gertatutakoak.

d) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izatea eragozten duten gainerako egoeretan.


Zenbatekoak dira laguntzak?

Itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, eta honela banatuko dira:
  • 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro
Kasu guztietan, autonomoak zein soldatapeko langileak hartuko dira kontuan langileen kopurua kalkulatzeko.

Nola eta noiz eska daitezke laguntzak?
Eskaerak egiteko epea azaroaren 19an hasi eta abenduaren 10ean amaituko da.

Eskabide bat aurkez daiteke lantoki edo establezimendu bakoitzeko. Horretarako, eskabidea eta gainerako inprimakiak bete behar dira, bai eta erantzukizunpeko adierazpen bat ere, non puntu hauek aipatuko diren:

a) Eskatzailearen datuak, zer taldetakoa den adierazita: autonomoa, mikroenpresa, enpresa txikia edo nortasun juridikorik gabeko elkartea, kasu horretan kideetako bakoitza eta bere datu pertsonalak banakatu beharko ditu. Datuen artean espezifikoki adierazi beharko da laguntza eskatzen den establezimenduaren kokapena eta izena, eta zehaztu beharko da ekonomiajardueren gaineko zergaren zer epigrafetan dagoen alta emanda establezimendu hori.

b) Erakunde onuradun izateko baldintzak betetzen dituela.

c) Pertsona edo erakunde eskatzailea ez dagoela onuradun izatea eragozten duten inguruabarretako batean.

d) Eskatzailea enpresa bat baldin bada, mikroenpresa edo enpresa txiki gisa sailkatzeko baldintzak betetzen dituela.

e) 2020ko urriaren 25ean zegoen lanpostu-zerrenda osoari buruzko datuak, autonomoak zein soldatapekoak barne, eta informazio hori gizon eta emakume kopurutan banakatuta. Eta laguntza eskatzen den establezimendu edo lantokiko langile bakoitzaren gizarte-segurantzako zenbakia adierazita.

f) Laguntzaren xede den lantokia edo establezimendua EAEn egotea eta jardueran aritzea 2020ko urriaren 25ean alarma-egoera deklaratu aurretik.

g) Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion epai irmo bidezko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

h) Ez dagoela itzulketa- edo zehapen-prozeduren batean sartuta laguntza edo dirulaguntzen esparruan.

i) Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoen onuradun izateko debekurik.

j) Onuradunaren jarduera nagusia ez dela jakiak edo edariak etxez etxe banatzea edo bezeroek establezimenduan bertan jasotzea (delivery eta take away).

Gainera, Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan agertu behar du erakunde eskatzaileak. Klik

Eskabidea egiteko: Klik
 

Informazio gehiago.