Merkataritza sektorearentzat laguntzak

1. Saltokiak Modernizatzeko laguntza (MEC 2020)/ Eusko Jaurlaritza

Dekretua irakurri

Laburpena irakurri

Eskari epea: 2020ko abuztuaren 3ra arte

Eskariak aurkezteko modua: euskadi.eus

  • Onuradunak

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek –ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne– jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak

  • Diruz lagunduko diren kontzeptuak

a) Lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak eta haien osagaiak, barnekoak zein kanpokoak –behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak direnak- berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gaur egungo egoera kontuan hartuta.

b) Salgaien baskula elektronikoak, ekipamendu informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak –betiere merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresa-kudeaketarako badira– online salmenta eskaintzen duten web-orriak sortzea eta ezartzea, eta saltegiaren web-orria gailu mugikorretara egokitzea.

c) COVID-19ak eragindako alarma-egoera dela-eta, merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitario egokietan garatzeko erositako aktibo finkoetan egindako inbertsioak: lurruneztagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, termometro digitalak, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, deskontaminatzeko alfonbrak, etab. (ez dira kontuan hartuko material hauetan egindako gastuak: higiene-maskarak, eskularruak, erabili eta botatzeko mantalak, etab.).

  • Laguntzen zenbatekoa

a) a) motako inbertsioentzat: mota honetako inbertsioa gutxienez 4.000€koa (BEZ gabe) izan beharko du enpresako. Laguntza: inbertsio onargarriaren %16.

b) b) motako inbertsioentzat: mota honetako inbertsioak gutxienez 900€koa (BEZ gabe) izan beharko du enpresako. Laguntza: inbertsio onargarriaren %16.

c) c) motako inbertsioentzat: mota honetako inbertsioak gutxienez 900€koa (BEZ gabe) izan beharko du enpresako. Laguntza: inbertsio onargarriaren %30.

 

2. Merkataritza sektorearentzat diru-laguntzak (Eusko Jaurlaritza)

Dekretua irakurri

Neurrien laburpena  

Eskari epea: itxita

Eskariak aurkezteko modua: euskadi.eus

 

  • Erakunde onuradunak

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusi gisa txikizkako merkataritza duten eta osasun-alarmaren aldian jarduera erabat eten behar izan duten edota salmentetan % 75etik gorako murrizketa jasan duten autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak.

 

  • Diruz lagunduko diren kontzeptuak 

a) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak), alarma-egoera indarrean jarri zenetik (2020ko martxoaren 14a) 2020ko abuztuaren 31ra artekoak badira, baldin eta lokal edo hiri-finka ez bada eskatzailearen etxebizitzaren parte, edo beste enpresa batekin partekatzen bada eta lokalaren alokatzailearekin

2. mailako odol-ahaidetasunik/ahaidetasunik ez badu, edo alokatzailea den pertsona fisiko edo juridikoaren kide edo partaidea ez bada. Era berean, kanpo geratzen dira coworking guneak.

 

b) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko 3 hilabetetakoak, alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra artekoak badira.

 

c) 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, osasun-alarma indarrean jarri baino lehenago (2020ko martxoaren 14a) erosi eta jaso bada.

 

d) Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin:

 

1.– Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak), alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra artekoak badira. Kontratatutako zerbitzuaren fakturazioa hilero egiten ez bada, adierazitako epeari dagokion zenbatekoa ordainduko da.

2.– COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, alarma-egoera aitortu zenetik agindu honen laguntza eskatzen den arteko tartean, gehienez 150 euro.

3.– Merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak), alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra artekoak badira.

 

  • Laguntzen zenbatekoa eta bateraezintasunak

Laguntzen zenbatekoari dagokionez, aurkeztutako gastuaren % 100 estaliko du, eta enpresa bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 3.000 euro izango da. Diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako eta onartutako gastuak 750 €-koak izango dira gutxienez. Laguntza bateragarria da beste edozein diru-laguntzarekin, betiere diruz lagundutako kontzeptuaren kostua gainditzen ez bada. 

 

  • Eskarien aurkezpena

Leartibai Garapen Agentziak tramitazioarekin laguntzea nahi baduzu, bidali aurkeztu beharreko dokumentuak, guztiak email bakarrean, merkataritza@leartibai.com helbidera. Eskabidea zeure kontura aurkeztu nahi baduzu kontuan izan sinadura elektronikoa beharko duzula. Ezaugarriak:

 

-Izapidetze elektronikoa

 

-Eskabide bakarra enpresa bakoitzeko, eta gastuak establezimendu bakar batenak izango dira.

 

 

  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa

-Eskabide-dokumentua, enpresari buruzko informazioarekin

 

-Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena.

 

-Aurkeztutako gastuen zerrenda, kontzeptua, denbora-eremua eta zenbatekoa zehaztuta (BEZik gabe).

 

-Erakunde eskatzailearen IFZ edo IFK

 

-Eratze-eskriturak enpresaren kasuan, edo eratze-kontratua Ondasun Erkidego eta Pertsona Fisikoen kasuan.

 

-Jarduera Ekonomikoen Zergaren (EJZ) ziurtagiri historikoa.

 

-Hirugarrenen alta.

 

  • Laguntzaren justifikazioa eta betebeharrak

Justifikazioa egiteko epea 2021eko urtarrilaren 29ra artekoa izango da, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den jakiteko irakurri neurrien laburpena.

 

Betebeharrei dagokienez, negozioa alarma egoera bukatu eta 4 hilabetez zabalik mantentzera konprometitzen da laguntzaren eskatzailea.