Lanbide

 Lanbideren laguntzak autonomoentzat eta enpresaburu indibidualentzat: alokairuaren ordainketa

  • Hasierako 3 milioi €ko partida 16 milioi €ra zabaldu du Lanbidek
  • Aurkezpen epea zabalik 2020/09/30 arte
  • Diru-laguntza hau autonomoen kotizazioak eta negozio lokalaren errentamenduak ordaintzera bideratuko dira

  • Lanbidek 3 milioi euro bideratuko ditu, gehienez ere 3.000€ autonomo bakoitzarentzat
  • Diruz-lagunduko dena

-Langile Autonomoen Araubide Bereziari edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako dagokion araubideari edo nahitaezko mutualitate profesionalei lotutako norberaren konturako langile gisa aurre egin beharreko kotizazioaren ordainketari lotutako kuotak. (Gastu hori ez da diruz laguntzeko modukotzat hartuko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu dutenean).

-Eta negozio-lokalen errentamendua, betiere familia-etxebizitza baten parte ez badira, lokalaren errentatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailarainoko ahaidetasunik ez badago eta errentatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

 

  • Onuradunak

Aurreikusitako diru-laguntzak enpresaburu eta profesional indibidualek eta sozietate zibiletako eta ondasun-erkidegoetako bazkideek eskatu ahal izango dituzte.

 

  • Bete beharreko baldintzak

-EAEn erroldatuta egotea eta izatezko etxebizitza ere bertan izatea.

-Enpresaren egoitza soziala eta fiskala eta enpresa-jarduera Euskadin izatea. Lantokiak ere egoitza horretan egon behar du.

-Negozio-lokal baten maizter izatea, beti ere areto hori eskatzailearen etxebizitzaren parte ez bada edo beste enpresa batekin partekatzen ez bada; bigarren mailako odolkidetasun-harremanik edo afinitate-harremanik ez badago alokatzailearekin; eta alokatzaile gisa jarduten den pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo kide ez bada eskatzailea.

-Arduraldi esklusiboa izatea etenda geratu den jardueran.

 

  • Eskariak izapidetzea

Eskariak eredu ofiziala erabiliz aurkeztu beharko dira, egoitza elektronikoaren bitartez edo Lanbideko webgunean.


Leartibai Garapen Agentziak eskaria egiten laguntzea nahi baduzu, bidali dokumentazioa  leartibai@leartibai.com helbidera. 


  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa

-COVID-19ak sortu duen osasun-krisia kudeatzeko ezarri den alarma-egoeraren ondorioz beren jarduera eten behar izan dutenei ematen zaien ezohiko prestazioaren onarpen-ebazpena.

-Negozio-lokalaren alokatze-kontratua.

-Ondasun-Erkidegoaren edo Sozietate Zibilaren eraketaren egiaztagiria (hori bada zure kasua).

-Hirugarrenaren alta, autonomoaren izenean beteta eta sinatuta: Hirugarrenaren alta

-Lanbideren eskaera orria, beteta eta sinatuta: Eskaera orria

 

Eskariak jasotze-hurrenkeraren arabera aztertuko dira eta deialdian jasotako baldintzak betetzen dituzten guztiak hurrenkera berdin horretan onartuko dira ere, funtsak agortzen diren arte. Eskari asko aurreikusten dira. Beraz, tramitazioa ahalik eta azkarren egitea gomendatzen dugu. 

Ohiko galderak

Informazio gehiago