Kulturako profesionalentzako laguntza programa

Kulturako profesionalentzako laguntza programa

Baldintzak betetzen dituzten kultur langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute 

Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programa honen bidez, Covid 19aren ondorioak jasan dituzten kulturaren arloko langileei babes ekonomikoa eskaini nahi zaie. Baldintzak betetzen dituzten langileek aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errenta Zergan aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren %70 eskatu ahal izango dute. Langile bakoitzeko muga hilean 1.200 eurokoa izango da, eta programa horren aurrekontu osoa 2,5 milioi eurokoa izango da.

 

Informazio gehiago dekretuan 

  •  Baldintza orokorrak

Programa hau egoitza pertsonala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten, adinez nagusiak diren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean artisten jarduera profesionala duten pertsonei zuzenduta dago. Horrez gain, proposamen berri hau zuzenduta dago Covid-19aren ondorioz jarduerak eta programak bertan behera utzi behar izan dituztenei.

 

Programa honetan sartzen diren pertsonek kulturari lotutako jardueran aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jaso ahal izango dute. Azken hilabeteetan jarduerari ekin dioten pertsonak badira, jarduera hasteko eskabide-inprimakia aurkeztu beharko dute, eta eskatzaileak 2020an hasi badira lanean, jasoko duten laguntza hileko lanbide arteko gutxieneko soldataren baliokidea izango da. Programak honako aldi hau hartuko du: martxoaren 13tik (Osasun Larrialdia eta Alarma Egoera deklaratzearen atarian) Alarma egoera amaitu eta kultur emanaldiak publikoarekin baimenduko diren hilabetearen azken egunera arte. Nolanahi ere, laguntzak gehienez ere 6 hilabetez eskainiko dira.

 

  • Onuradunak

Programa hau zuzenduta dago egoitza pertsonala eta fiskala Euskadiko Autonomia Erkidegoan duten, adinez nagusiak diren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean artisten jarduera profesionala duten pertsonei (oharraren amaieran, laguntzak jaso ditzaketen jardueren zerrenda erantsi da). Era berean, deialdian jaso da Covid 19aren ondorioz jarduerak eta programak bertan behera utzi behar izan zaizkiela.

 

Laguntza horiek jaso ditzaketen pertsonak, gainera, era esklusiboan aritu behar dira profesionalki behar behera geratutako kultura-jardueran. Jarduera horretan esklusiban aritzen direla ulertuko da haien diru-sarreren % 60 hartatik eskuratzen dutenean.

 

  • Laguntzen zenbatekoa

Arau orokor gisa, laguntzaren hileko zenbatekoa hauxe izango da: 2019an izandako dirusarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70aren baliokidea (betiere kultura edo arteari lotutako jarduera kontuan hartuta). Gehienez 1.200 euro jaso ahal izango dira hile bakoitzean. Pertsona eskatzailea kultura edo artearen arloan profesionalki 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra hasi bada, biak barne, zenbatekoa 950 euro/hilabete izango da (gutxieneko soldata, alegia).  Halaber, laguntzak iraungo du 2020ko martxoaren 14tik harik eta Alarma Egoera bukatzea agindu eta kultura- zein arte-arloko ekitaldi kolektibo presentzialetara itzultzea baimentzen den azken egun arte. Gehienezko epe bat ezarri da: 6 hilabete.

 

  • Izapidea

Diru-laguntzak jasotzeko eskaerak Lanbideren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira, ahal dela, hau da, www.lanbide.euskadi.eus webgunearen bidez. Baldin eta pertsona eskatzaileak beharrezko bitarteko elektronikorik ez badu, eskaera Zerbitzu Orokorretan edo Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein Enplegu Bulegotan aurkez dezake, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako beste edozein bitartekoren bitartez ere.

 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aholkularitza pertsonalizatu bat eta bi gida jarri ditu martxan kulturaren langileei zuzenduta, Covid-19aren krisiaren aurrean  martxan jarritako neurri hauen eta beste batzuen berri emateko. Interesatuek Kulturklik Pro-n eskura dezakete aholkularitza hori (kulturklik.euskadi.eus/aholkularitza/).

 

  • Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna

Laguntza hau bateraezinak izango dira beste hauexekin: jarduera uzteagatiko ezohiko prestazioa; COVID-19ak ekarritako osasun-krisi egoera kudeatzeko ezarri den Alarma Egoeraren eraginpean jarduera uzteagatiko ezohiko prestazioa; langabezia-prestazioa; edo dirusarreren beste edozein ordezko prestazio, laguntza edo diru-laguntza, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste edozein Administraziok edo erakunde publikok edo pribatuk eman dituenean.

 

Laguntza horien inguruko xehetasun guztiak Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira datozen egunotan; hurrengo egunetik aurrera hasi ahal izango dira eskatzen.

 

  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa

a) Ondasun-erkidegoaren edo sozietate zibilaren ziurtagiria, halakorik balego.

b) 2019ko diru-sarrera garbien egiaztagiriak, eta 2019ko ekitaldian edo lehenago hasi bazen jarduera:

– 2019ko ekitaldiko PFEZ aitorpenaren kopia.

Agiri horiek ez dauzkanak, erantzukizunpeko adierazpen batean azalduko ditu lanbide-jardue- ran 2019an izandako diru-sarrera garbiak. Erantzukizunpeko adierazpen hori baieztatu egingo da laguntzaren amaierako egiaztagiriekin.

– Horretaz gainera, 2019an besteren kontura lan egin bada Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean kotizatuz (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian), aurkeztu egin behar da, eskabidea aurkezterakoan edukiz gero, kotizazioen erregularizazio-agiria, 2019ko diru-sarrerak azaltzen dituena.

c) Baldin eta 3.2 f) 1 artikulua ematen bada: 2020ko martxoaren 13an alta emanda egondako jardueraren ziurtagiria, aldi baterako bazen noiz artekoa, edo mugagabekoa zela azaltzen duena, edo ondorioztatzen uzten duena.

d) Baldin eta 3.2 f) 2 artikulua ematen bada: laneko edo jarduerako kontratuen kopia, zehatz adieraziz eten edo bertan behera geratu diren 2020ko martxoaren 14tik aurrera egitekoak ziren jardueren egutegia.

 

  • Laguntzak eskura ditzaketen jardueren zerrenda, Jarduera Ekonomikoen Indizearen (JEIren) arabera.

 

1. atala: Enpresa-jarduerak.

96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.

961. multzoa. Zinema-filmekin (bideoak barne) lotutako ekoizpena eta zerbitzuak. 961.1 epigrafea. Zinema-filmen (bideoak barne) ekoizpena.

961.2 epigrafea. Zinemako filmen edo zinten (bideoak barne) bikoizketa, sinkronizazioa eta muntaketa, ez badu egiten enpresa ekoizleak.

961.3 epigrafea. Zinemako filmen edo zinten dekorazio eszenikoak, ez badu egiten enpresa ekoizleak.

966. multzoa. Liburutegiak, artxibategiak, museoak. 966.1 epigrafea. Liburutegiak eta museoak.

86. multzoa. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak.

861. multzoa. Pintoreak, eskultoreak, zeramistak, eskulangileak, grabatzaileak eta antzeko artistak.

862. multzoa. Artelanen zaharberritzaileak.

 

2. atala: Lanbide-jarduerak.

226. multzoa. Soinu-teknikariak.

227. multzoa. Argi-teknikariak.

 

3. atala: Arte-jarduerak.

01. multzoa. Zinema, antzerki eta zirkoarekin lotutako jarduerak.

011. multzoa. Zinema- eta antzerki-zuzendariak.

012. multzoa. Zuzendaritza-laguntzaileak.

013. multzoa. Zinema- eta antzerki-aktoreak.

014. multzoa. Estra espezializatuak, dobleak, konpartsak eta merezidunak. 015. multzoa. Zinema-, telebista- eta bideo-kamerariak.

016. multzoa. Umoristak, karikatoak, eszentrikoak, berriketariak, errezitatzaileak, ilusionistak, etab.

017. multzoa. Hitz-emaileak eta errejidoreak.

018. multzoa. Zirkoko artistak.

019. multzoa. Zinema, antzerki eta zirkoarekin lotutako bestelako jarduerak.

02. multzoa. Dantzarekin lotutako jarduerak.

022. multzoa. Dantzariak.

029. multzoa. Dantzarekin lotutako bestelako jarduerak.

03. multzoa. Musikarekin lotutako jarduerak.

031. multzoa. Musika-maisuak eta -zuzendariak.

032. multzoa. Musika-tresnen interpretatzaileak.

033. multzoa. Kantariak.

039. multzoa. Musikarekin lotutako bestelako jarduerak.

 

Eskaera epea: maiatzaren 12tik maiatzaren 25era

 

Eskaera modua: telematikoki (euskadi.eus) edo Lanbide-Euskal zerbitzuaren edozein bulegotan