Euskadi Bono Denda eta Euskadi Turismo Bonua

EUSKADI BONO DENDA eta EUSKADI TURISMO BONUA

  • Enpresak atxikitzeko: urriaren 6tik 27ra
  • Herritarren bonuak gastatzeko epea:
    • Euskadi Bono Denda: urriaren 28tik otsailaren 28ra (edo bonuak bukatu arte, epea baino aurretik bukatzen badira).

    • Euskadi Turismo Bono: urriaren 28tik 2021eko maiatzaren 31ra. Epe hau Bizkaiko lurralde historikoan soilik aplikatuko da. Gainerako Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan kanpainaren bukaera otsailaren 28an izango da (edo aurretik, bonuak bukatzen badira).

Bonuen helburua da krisiak gehien kaltetutako sektoreak suspertzea eta kaltetutako familien kontsumoa sustatzea. Merkataritzako, jatetxe-arloko, ostalaritzako eta turismoko jarduerak tokiko eta eskualdeko esparruan duen eragina sustatzearen bidez jarduera hori dinamizatzeko formula bat da.

Bonu horiek Euskadin bizi diren edota, turismoko bonuen kasuan, beste leku batzuetatik etorri diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoek erosi ahal izango dituzte urriaren 28tik aurrera. Ez da bono fisikorik egongo; aitzitik, gastatu nahi diren establezimenduan bertan kudeatuko dira online plataformaren bitartez (plataforma hilaren 6tik aurrera egongo da abian).

  •  Euskadi bono denda

Bonuak deskontu-balearen ereduan oinarrituta daude. Merkataritzaren kasuan, modalitate bakarra egongo da: 10 euroko deskontuak 30 eurotik gorako erosketetan. 4 bonu eskuratu ahal izango dira gehienez, eta, beraz, gehieneko deskontua 40 eurokoa izango da guztira. Merkataritzaren esparruko mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenduta daude.

 Euskadi Bono dendaren laburpena irakurri (ikusi zein establezimenduk parte hartu dezaketen)

 

  • Euskadi Turismo Bonua

Turismoan eta ostalaritzan, 3 modalitate daude. 1. eta 2. modalitateak ostalaritzari, jatetxe-arloari eta turismo-intereseko jarduerei lotutako establezimendu eta enpresei zuzenduta daude, eta 5 edo 10 euroko deskontuak izango dira, 20 edo 40 euroko gutxieneko erosketetarako, hurrenez hurren. Hirugarren modalitatean, deskontua 20 eurokoa izango da 60 eurotik gorako erosketetan, turismoko ostatu-arloko establezimenduetan. 2 bonu eskuratu ahal izango dira establezimendu bakoitzeko, eta, beraz, pertsona bakoitzak gehienez ere 40 euroko deskontua baliatu ahal izango du guztira.

 “Euskadi Turismo Bonua” turismoari eta ostalaritzari lotutako Euskadiko mikroenpresei, enpresa txikiei eta ertainei zuzenduta dago. Haien artean, honako hauek aipa daitezke: ostatu-establezimenduak; turismo-gidariak; turismo-zerbitzuen bitartekaritza eta antolaketako turismo-enpresak; jatetxe-arloko eta ostalaritzako establezimenduak, naturako kirol-jarduerei lotutako enpresak (hala nola turismo aktiboari eta abenturakoari lotutakoak); turismo-garraioko enpresak; kultura-ondarea, gastronomia-ondarea eta ondare naturala zabaltzen duten enpresak; eta jolas-zentroak.

 Euskadi Turismo Bonuaren laburpena irakurri (ikusi zein establezimenduk parte hartu dezaketen)