Etxebizitzaren alokairua ordaintzeko laguntzak

Etxebizitzaren alokairua ordaintzeko laguntzak

AGINDUA, 2020ko apirilaren 30ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua- rena, Covid-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko etxebizitza libreak alokatzeko laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duena. Irakurri dekretua hemen

 

Eskari epea zabalik irailaren 30era arte

Eskaria: telematikoa hemen klik

Diru-laguntza hau helburu berarekin jasotako beste edozein laguntzarekin bateraezina da.


  • Xedea

Agindu honen xedea da ohiko etxebizitzaren errentariei alokairurako laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea eta deialdia egitea, baldin eta Covid-19 birusaren inpaktu ekonomiko eta sozialaren ondoren alokairua partzialki edo osorik ordaintzeko arazoak badituzte.

  • Betekizunak

Kontsultatu hemen

  • Bidali beharreko dokumentuak

Kontsultatu hemen

  • Beste laguntzekin bateraezintasunak

Kontsultatu hemen

  • Programaren ezaugarriak

1.– Programa nagusia datza kalteberatasun ekonomikoko kasuetan sartzen diren ohiko etxe- bizitzaren errentariei alokairurako laguntzak ematean edo finantzaketa-laguntza iragankorrak itzultzean (lehiarik gabeko prozedura irekiaren bidez edo ondoz ondoko aitorpenaren bidez), baldin eta, Covid-19 birusaren inpaktu ekonomiko eta sozialaren ondoren, arazoak badituzte alokairua partzialki edo osorik ordaintzeko edo 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren esparruan emandako maileguak itzultzeko. Ohiko etxebizitza etxebizitza librea izan behar da.

2.– Programa osagarriak, halaber, laguntzak ematen dizkie genero-indarkeriaren biktimei, ohiko etxebizitza utzarazitako pertsonei, etxerik gabeko pertsonei eta bereziki kalteberak diren beste pertsona batzuei, edo pertsona horien kontura, administrazio publikoei, enpresa publikoei eta ira- bazi-asmorik gabeko erakundeei, lankidetza-ekonomiakoei edo antzekoei (betiere irabazi-asmorik gabekoak izan behar dira). Horien helburua pertsonei bizitoki-konponbide bat ematea izan behar da, nahiz eta haien egoera ez izan Covid-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondorio.

  • Onuradunak

    1.– Programa nagusiko laguntzen onuradun izan ahalko dira pertsona fisikoak, norberaren ize- nean edo bizikidetza-unitate batean taldekatuta, Covid-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoren kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoeran daudenak, betiere 6. artikuluko baldin- tzak betetzen badira.

    2.– Agindu honen ondorioetarako, bizikidetza-unitate bat osatzen dute etxebizitza edo bizitoki berean elkarrekin bizi diren bi pertsonak edo gehiagok, baldin eta elkarrekin lotuta badaude ezkon- tzaren bidez edo ezkontzaren antzeko beste harreman iraunkor baten bidez, adopzioaren bidez, laugarren mailarainoko odol-ahaidetasunaren bidez edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaide- tasunaren bidez, edo familia-harrera iraunkorreko edo adopzio aurreko edo tutoretzako harreman baten bidez.

    3.– Era berean, programa osagarriko laguntzen onuradun izan ahalko dira bereziki kaltebe- rak diren pertsonak, edo pertsona horien kontura, administrazio publikoak, enpresa publikoak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, lankidetza-ekonomiakoak edo antzekoak (betiere ira- bazi-asmorik gabekoak izan behar dira), baldin eta pertsonei bizitoki-konponbide bat ematea badute helburu.