Enpleguaren sustapena
Enplegua mantendu eta kontratazio berriak sustatzeko programa
Bizkaiko Aldizkari Ofizialak enplegua mantentzeko eta sortzeko laguntzak argitaratu ditu, Covid-19ren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 16ko 57/2020 Foru Dekretuaren bidez. Dekretu horren bidez, COVID-19ren pandemiak sortutako krisiaren ondorioz enplegua kontratatzen eta mantentzen laguntzeko diru-laguntzen oinarriak eta deialdia onartu dira.

Kontratuak formalizatzeko epea: 2020ko martxoaren 16tik 2021eko martxoaren 31ra.
Eskariak aurkezteko azken eguna: 2021/04/15

- Honako hauek izan ahalko dute dirulaguntzen onuradun:
Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresari indibidual eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuek ere.
- Diruz lagundu ahal izango da 30 urte arteko langabeekin, kontratuaren hasieradata barne, egiten den gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko praktikaldiko kontratuak erakunde onuradunari eragindako kostua.
- Praktikaldiko kontratua 2020ko martxoaren hamalautik 2021eko martxoaren 31ra bitarteko epearen barruan hasi behar da.. Laguntzaren zenbatekoa 3.900 € eta 5.700 € artekoa da kontratu bakoitzeko.
- Eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 18ko 9:00etan ireki eta 2021eko apirilaren 15eko 13:30ean itxiko da.
Zabal ezazu: