Bizkaia Aurrera Kultura Bonua

 BIZKAIA AURRERA KULTURA BONUA

  • Erabilera epea

2020ko irailaren 14tik maiatzaren 31ra bitartean

  • Erosketa puntuak

BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian, eta Kutxabanken web orrian

  • Funtzionamendua

Bizkaia Aurrera Kultura Bonua Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan. Horretarako, bi mota izango ditu Bizkaia Aurrera Kultura Bonuak (BAKB), baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

- A motako BAKB: 25 euroan, edozein kultura produktu erosteko (B motako BAKBekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak salbu).

- B motako BAKB, 15 euroan, euskarazko produktuetarako (liburuak, musika, filmeak, dokumentalak, jokoak eta bideojokoak eta Bizkaiko tokihedabideetarako harpidetzak edo bazkidetzak) eta euskaraz egiten diren kultura-ikuskizunetarako sarrerak erosteko (zinea, antzerkia, dantza, musika kontzertuak).

  • Ekimenean parte hartu dezaketen enpresak

Helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan duten establezimenduak atxiki ahal zaizkio Bizkaia Aurrera Kultura Bonua programari, eta txartel hori onartu behar dute ordaintzeko bide gisa. Ezaugarri hauek betetzen dituzten establezimenduak izan daitezke:

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak: Haien jarduera izan behar da edo kultur produktu eta ondasunak kontsumitzaileari saltzea edo kultur produktuak jendaurrean erakustea.

2. Bizkaiko antzokiak, titulartasun publikokoak zein pribatukoak.

3. Elkarteak eta kultura-fundazioak, publikoak zein pribatuak.

4. Kultura-produkzioa (arte eszenikoak, musika, erakusketak...) erakusten duten zentro edo lokal pribatuak.

5. Lurralde horretan euskarazko tokiko aldizkariak editatzen dituzten merkataritza- eta kooperatibasozietateak, enpresaburu indibidualak, profesionalak eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak.

Establezimendu guztiek egunean eduki beharko dituzte Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituzten betebeharrak.

  •  Atxikipen modua

Establezimenduak 2020ko irailaren 7tik aurrera atxiki ahal izango zaizkio Bizkaia Aurrera Kultura Bonoa programari, edozein momentutan. Horretarako, izen-emateko orria bete beharko dute, datu guztiak adierazita, eta orriari gehitu beharko dizkiote Gizarte Segurantzari eta Foru Ogasunari egin beharreko ordainketak egunean dituztela ziurtatzen duten agiriak eta EJZn alta emanda daudela adierazten duen dokumentua. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak alta emango dio programari atxikitzeko eskaera egiten duen establezimenduari; hala ere, aurretik, emandako datuak egiaztatuko ditu, eta baztertu egingo ditu ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten establezimenduak.

Irailaren 21etik aurrera, egindako fakturen kopiak bidali ahalko zaizkio Euskara, Kultura eta Kirol Sailari, salmenta bakoitzean erabilitako Bizkaia Aurrera Kultura Bonuekin batera; txartelak behar bezala sailkatuko dira, atxikitzen den justifikazio orria bete eta gero (eranskina)

Informazio gehiago