BFA Mikrokredituak

BFA Mikrokredituak: Autonomoak, Sozietate Zibilak eta Ondasun Erkidegoak

  • Zer finantzatzen da?

-Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emandako langileen gastuak (langileen ordainsari gordinaren eta eskatzaileak ordaindu beharreko kuotaren batura).

-Negozioa kokatzen den lokalaren errentamendua.

-Zeharkako gastuak (segurtasun jarduerak barne).

Mikrokredituaren zenbatekoa finantza daitezkeen gastuen %100 da, eta 7.500 euro emango dira gehienez ere persona edo erakunde onuradun bakoitzeko.

 

Gastuak 2020.urtean egin beharko dira.

 

  • Onuradunak

Bizkaiko autonomoak, ondasun-erdikegoak eta sozietate zibilak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

 

-2020ko martxoaren 13ko datan alta-egoeran egotea ekonomia-jardueren zergan eta langile autonomoen araubide berezian.

-2019an sortutako etekin garbiak 20.000 eurotik beherakoak izatea, autonomoa izanez gero.

-Ondasun-erkidegoen zein sozietate zibilen kasuan, 2019an sortutako etekin garbiak 20.000 eurotik beherakoak izatea, haiek osatzen dituzten persona bakoitzeko.

-2019an Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dituen lagileen gastuak 15.000 eurotik gorakoak izatea.

-Gehienez ere 5 enplegu izatea kontrataturik lanaldi osoan edo eta baliokideren batean 2020ko martxoaren 13an.

 

  • Bateraezintasunak

Mikrokreditu horiek bateraezinak dira ELKARGIk edo ICOk abalatutako maileguekin, baldin eta dekretu honek finantzatutako gastuekin bat badatoz epeetan eta COVID-19ren krisiari aurre egiteko badira.

 

  • Lehia Askea

Konkurrentzia librearen araubidea jarraituz ematen dira mikrokredituak: eskariak jaso ahala banatuko dira funtsak, erregistroko sarrera-zenbakiaren hurrenkeraren arabera, betiere deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta aurrekontuko zuzkidurek ahalbidetzen duten arte.

 

  • Mikrokredituen ezaugarriak

Berme, komisio eta interesik gabeko mailegua, Bizkaiko foru Aldundiak emana COVID-19 gaitzak sortutako egoerari aurre egiteko.

 

Mailegua 5 urtetan itzuliko da, hiru hilean behin ordaintzekoak izango diren 16 kuotatan, haietariko bakoitza emandako zenbatekoaren %6,25 izango delarik; lehen ordainketa 2021/09/30ean egingo da. Urtebeteko gabealdia ezartzen da mikrokredituaren itzulketan.

 

  • Eskabideak

Autonomoek, profesionalek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute dekretu honetan.

 

Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 15eko 08:30etik 2020ko irailaren 30eko 13:30era.

 

Eskabideak Ekonomi Sustapeneko Bulego Birtualaren bidez egin beharko dira, beheraxeago dagoen "Bulego birtuala :eskabidea eta izapideak" ikonoan klikatuz.

 

Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoen bitartez sartu.

 

  • Aurkezu beharreko dokumentazioa

-Hartzekodunen fitxa.

 

-Langile autonomien erregimen bereziaren antzeko mutualitate batean 2020ko martxoaren 13an alta emanda egotea justifikatzen duen dokumentazioa, hala badagokio. Adibidez mutuaren ziurtagiria, 2020ko martxoko hilabeteko ordainketa-agiria...

Eskariak aurkezteko epea zabalik ekainaren 15etik aurrera

Dekretuaren laburpena irakurri

Dekretua irakurri

Informazio gehiago

 

BFA Mikrokredituak: ETE eta Mikroenpresak

 

  • Onuradunak 

Helbide soziala Bizkaian duten bost urte arteko antzinatasuneko edozein tamainako eta sektoreko teknologia arloko startup-ak. 

Alarma egoerari buruzko estatuko dekretua eman zen egunean beste baten kontura lan egiten duten 5 langile arte (landaldi oso baliokidean) zituzten eta helbide soziala Bizkaian duten enpresa txikiak (euren antzinatasuna edozein bada ere). 

Baztertuta geratzen dira finantzen sektorean zentratutako jarduera duten proiektuak. 

Ez dira bateragarriak Elkargik eta ICOk abalatutako maileguekin, epeak mailegu horrek finantzatutako gastuekin bat baldin badatoz. 

  • Helburua 

Merkataritza, ekoizpen eta antolakuntza arloekin erlazionatutako gastuak ordaintzea, baina ez zorrak berriro finantzatzea, ezta pasiboa berregituratzea ere. 

  • Inbertsiorako tresnak 

-Mailegua. 

-7.500 €-ra arte enpresa bakoitzeko. 

-Interes barik (UTB %0). 

-Komisio eta notaritzako gastu barik. 

-Berme eta abal pertsonal barik. 

-Gehieneko amortizazio epealdia 5 urte, urtebeteko gabealdiarekin. 

-Hiru hilabetez behin amortizatu beharreko kuotak. 

-Aurretik amortizatzeko aukera, kostu barik. 

  • Irismena 

10 M €. 

  • Bidali beharreko dokumentazioa

-Sozietatearen kapitalaren %25etik gorako partaidetza duten bazkideen eta administrazio organoko kideen NANaren fotokopia. 

-Lege ordezkariaren gaitasuna (administratzaile edo ahaldun moduan) egiaztatzen duen eskritura. 

-2019ko ekitaldiko Egoeraren Balantzea eta Galeren eta irabazien kontua, 3 digiturekin. Enpresa geroago osatu bada, hori azaltzen duen testu laburra gehitu PDF formatuan. 

-Maileguaren kuoten kargua egingo den bankuko kontuaren titulartasun ziurtagiria edo egiaztapendokumentua.

-Kapitalen zuritzea prebenitzeko formularioa. PDF betegarria 

-Enpresaren egungo zorpetzearen xehetasuna (Bankuaren Pool-a). PDF betegarria  

Informazioaren laburpena

Eskari epea zabalik: ekainaren 3tik aurrera

Eskariak: seedcapitalbizkaiamikro.org