Baliabideak

1. TELELANA: INPLANTALARIAK

SPRI-Eusko Jaurlaritza: Telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua

Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitza-esperientzia handia duen teknologia-aholkulari talde batek emango du modu telematikoan. Horri esker, enpresan tresna teknologikoak modu eraginkorrean ezartzeko eta erabiltzeko moduari buruzko balio-ezagutza izango du, telelana bermeekin eta segurtasunarekin ezartzea lortzeko.

Informazio gehiago

Inplantalariak zerbitzuko lantaldeak aholkularitza ematen die eskatzaileei eurentzat egokienak diren tresna teknologikoei buruz. Horietako gehienak doakoak dira, eta lagungarri dira negozioak prestatuago egon daitezen ondoko hauetarako:

 

  • Salmentak ugaritzeko; bitarteko digitalen bidez salmenta kanal berriak irekiz
  • Bezero berriak atzemateko; kanpaina zuzenduen bidez, enpresak sustatuz bezero potentzialek bilatzen dituzten tokietan
  • Bezeroekin digitalki elkarreragiteko, euren premiak ezagutzeko eta, horrela, euren eskaerei aurre hartzeko, eta zerbitzu bereizgarri batekin leialdu ahal izateko
  • Kostuak eta denborak aurrezteko; eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz
  • Eraginkorrago izateko; lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz
  • Edozein tokitan bulego bat izateko, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko
  • Zerbitzua bizkortzeko; smartphone-ak bulego mugikor gisa erabiliz, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin
  • Zure enpresa segurtatzeko, zibererasoen inpaktua saihestuz
  • Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzeko, hala nola, errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak. 

Azken urteotan, EAEko 7.500tik gora mikro-enpresa eta autonomok arrakasta handiz probatu dituzte teknologia horiek. Teknologia horiei esker, salmentak ugaritu dira (kasuen % 37an), gehiago aurreztu da (kasuen % 45ean), barne-kudeaketa optimizatu denez, zerbitzu hobea eman zaio bezeroari (kasuen % 50ean), eta horrela bezeroa leialdu da (kasuen % 20an), bezero berri gehiago atzeman dira (kasuen % 60an) eta markaren irudia hobetu da (kasuen % 75ean).

 

Gaur egungo zerbitzuak doako saio telematikoak eskaintzen ditu (bideo-deia eta urruneko sarbidea), ardatz harturik enpresen digitalizazioan inpaktu handiena duten eta enpresari lehiakortasuna ematen dioten intereseko eremuak.

Izena emateko ondorengo galdeketa bete

 

 2. ACELERA PYME

  • ETE eta autonomoentzako baliabideak

Irtenbide teknologikoak, talentua, aholkularitza, finantzaketa eta laguntza.

Informazio gehiago

 

3. MAPA INTERAKTIBOA: EAEn IREKITA DAUDEN OINARRIZKO ZERBITZUEN MAPA INTERAKTIBOA

 

Oinarrizko zerbitzuak aurrez aurre edo telematikaz eskaintzen dituzten establezimenduen zerrenda, COVID19aren Alarma Dekretuko neurrien arabera.

 

Mapa ikusi

 

Mapa hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak prestatu du, EAEko Merkatarien Federazio eta Elkarteek helarazitako informazioa baliatuz.

  

Zure establezimendua oinarrizkotzat izendatutako zerbitzuen artean badago eta irekita badago, edo etxez etxeko banaketa egiten baduzu, edo zerbitzuak era telematikoan eskaintzen jarraitzen baduzu, eta mapa interaktibo honetan agertu nahi baduzu, idatz egiguzu mezu elektroniko bat dico@euskadi.eus helbidera, gaian hauxe idatziz: “alta merkataritzaren mapan”, edo eguneratzeko bada: “aldaketa merkataritzaren mapan".

 

4. LANALDIAREN EGOKITZAPENA ETA MURRIZKETA

  •  Ezkontidearekiko edo izatezko bikotekidearekiko zaintza-betebeharrak egiaztatzen dituzten besteren konturako langileek, bai eta langilearen bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko ahaideek ere, eskubidea izango dute lanaldia egokitzeko (lehenengo aukera izan beharko litzateke) eta/edo lanaldia murrizteko (kasu honetan, soldata murriztuta), baldin eta COVID-19rekin lotutako salbuespenezko inguruabarrak gertatzen badira (senideek zaintza pertsonala behar dutelako). Eta zuzenean adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik, ikastetxeak ixteagatik edo beste.
  • Kasuistika oso zabala izan daiteke, baina arauak eskatzen du enpresarekin akordioa bilatzea, eta justifikatua, zentzuzkoa eta proportzionatua izatea.