Autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei sektore pribatuaren kaudimenari laguntzeko eta zorpetzea murrizteko zuzeneko laguntzak [Covid-19]

ONURADUNAK:

2019ko eta 2020ko ekitaldietan I. eranskinean jasota dauden EJSN kodeen araberako jardueraren bat egin dutenak, eta jardueraren bat eskabidea aurkezteko datan gauzatu dutenak.

DIRUZ-LAGUNTZEN DIREN EKINTZAK:

3 laguntza-lerro daude:

1.       Lerroa: 3000€ gehienez:

  •  I. eranskineko EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, 2019ko eta 2020ko ekitaldietan egin izana, eta horietako bat eskabidea aurkezteko egunean gauzatzea.

  •  Helbide fiskala EAEn izatea

  • Banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, eta PFEZren errentak esleitzen dituzten erakundeak

  •  2019 edo 2020ko baliokidetasun-errekarguaren (BEZ) araubide sinplifikatua edo araubide berezia, jardueraren batean

2.       Lerroa: Eragiketa-bolumenaren beherakadaren arabera

  • I. eranskineko EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, 2019ko eta 2020ko ekitaldietan egin izana, eta horietako bat eskabidea aurkezteko egunean gauzatzea.

  •  Egoitza fiskala EAEn izatea, edo establezimendu iraunkorra, ez-egoiliarren kasuan, EAEn.

  • Banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-baterakuntzako araubidean zergak ordaintzen ez dituzten erakundea

  • 2020ko eragiketen bolumena 10 milioi eurokoa edo txikiagoa izatea.

  • BEZaren edozein araubide, 2019an edo 2020an sinplifikatutako araubidea izan ezik. 2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian badago, linea hau edo 1. lerroa aukeratu ahal izango duzu.

  • Bere jardueraren emaitza positiboa 2019an.

  • 020ko BEZaren edo zeharkako zerga baliokidearen eragiketa-bolumenaren beherakada, 2019arekiko, jarduera guztien % 30etik gorakoa.

3.       Lerroa: Eragiketa-bolumenaren beherakadaren arabera

  • I. eranskineko EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, 2019ko eta 2020ko ekitaldietan egin izana, eta horietako bat eskabidea aurkezteko egunean gauzatzea.

  • Egoitza edo establezimendu iraunkorra EAEn izatea, edo EAEtik kanpo, lurralde horretan jarduten badute.

  • Banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-baterakuntzako araubidean zergak ordaintzen dituzten erakundeak eta taldeak.

  • 2020ko eragiketen bolumena 10 milioi eurotik gorakoa izatea, 2020ko Sozietateen gaineko Zergan zerga-baterakuntzako araubidean dauden taldeak izan ezik.

  • Bere jardueraren emaitza positiboa 2019an.

  • 2020ko BEZaren edo zeharkako zerga baliokidearen eragiketa-bolumenaren beherakada, 2019arekiko, jarduera guztien % 30etik gorakoa.

  • 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-baterakuntzako araubidean zergak ordaintzen dituzten taldeentzat, ondoren adierazten diren baldintza orokorrak 2020an taldea osatzen duten sozietate guztietan bete beharko dira.


Eskabideak aurkezteko epea: uztailak 30a.

Laguntzaren edukiari buruzko kontsultak: